Praktikak eta gradu bukaerako lana
PRAKTIKAK ETA GRADU BUKAERAKO LANA
Lortu esperientzia profesionala ikasten duzun bitartean.
Esperientzia errealen bidez ikastea eta ikastetxeekin harremanetan egotea Haur Hezkuntzako graduaren funtsezko ezaugarriak dira. Ikasten hasten zarenetik, aukera izango duzu eskola barru-barrutik ezagutzeko, eta, horretarako, unibertsitatea-eskola alternantzia-ereduan ikasiko duzu. Gainera, gradua amaitzean, Gradu Bukaerako Lana (GBL) egingo duzu, hezkuntza-berrikuntzan sakontzeko.
Praktikak eta alternantzia-eredua
Lehen ikasturtetik, praktikak egin ahal izango dituzu Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta atzerriko ikastetxeetan. Praktikaldi bakoitzaren iraupena eta egitura desberdina izango da, eta haietako batzuk lotuta egongo dira zeuk aukeratutako gradu-aipamenarekin. Praktikei esker, lehen eskutik ezagutuko dituzu irakaskuntza bera eta lanbidearen testuinguru erreala. Gainera, 4. mailan, alternantzia-ereduan lan egingo duzu, hau da, praktiketan zauden bitartean, hiru egun pasatuko dituzu ikastetxean eta beste bi unibertsitatean.
OLATZ OROKIETA
Haur Hezkuntza Graduko ikaslea. Praktikak Jose Arana Ikastolan
“Praktikaldian, identifikazio-lana egin ondoren, ikasgelan esku hartzeko zenbait saio prestatu behar izan ditugu”.
Praktikak atzerrian
Praktikek mugikortasuna eta esperientzia emango dizute, eta Espainiako estatuan zein atzerrian egin ahal izango dituzu. Gainera, praktikek aukera emango dizute zure prestakuntza-programa osatzeko eta beste ikuspegi batzuk ezagutzeko. Mugikortasun-mekanismoak hezkuntza-programaren helburuetara egokitzen dira. Europar eskolen artean, aipagarriak dira ETEN (European Teacher Education Network) unibertsitate-sareko eskolak eta NETT (Network for the Education and Training of Teachers) sarekoak. Amerikako kontinenteko eskolei dagokienez, hitzarmenak ditugu Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako zenbait herrialderekin; besteak beste, Mexiko, Kolonbia, Puerto Rico eta Txile.
Gradu Bukaerako Lana (GBL), hezkuntza-berrikuntzan sakontzeko
Laugarren mailan, Gradu Bukaerako Lana (GBL) egingo duzu, hezkuntza-berrikuntzako prozesu batekin lotuta. Lan akademiko zorrotz horren helburua, besteak beste, eskolaren erronka bati erantzutea eta ikasleen eta hezkuntza-erakundeen arteko harremana sustatzea da.
- Ikasleei egokituriko irakaskuntza-proiektu bat garatuko duzu.
- Laguntza eta tutoretza jasoko duzu lan egingo duzun ikastetxean eta unibertsitatean.
Erakunde laguntzaileak
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak erakunde ugarirekin batera jarduten du praktikak lankidetzan egiteko. Adibidez:
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bidez eskola publiko guztiekin egindako hitzarmena.
- Erkide elkartearen bidez, Euskadiko irakaskuntza kooperatiba guztiekin egindako hitzarmena.
- Arizmendi Ikastola.
- Kristau Eskola barruko eskola itundu guztiekin egindako hitzarmena. .
- Ikastolen Konfederazioko eskola guztiekin egindako hitzarmena.
- Eusko Jaurlaritzaren Haur Eskolen Partzuergoa.
- Aspace.
- Gautena.
- Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa.
- Aranasgi
- Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartea..
- Athlon.
- Txatxilipurdi Elkartea.
- Mundukide (praktikak garabidean dauden herrialdeetan)..
- Garabide.
- Topagune Euskara Elkarteen Federazioa.