Lanerako aukerak

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lanerako aukerak

Haur Hezkuntzako edozein ikastetxetan lan egin ahal izango duzu

Haur Hezkuntzako gradua ikasiz gero, 0 urtetik 6 urtera arteko haurren garapen fisiko eta kognitiboaren lehen faseetan positiboki esku hartzeko beharrezkoak diren konpetentzia eta tresna guztiak eskuratuko dituzu.

Graduatu ondoren, edozein ikastetxetan lan egin ahal izango duzu, bai publikoetan, bai pribatuetan, bai itunduetan; izan ere, graduan zehar egindako praktikei esker, beharrezko nozioak eta benetako esperientzia jasoko dituzu. Hala, Haur Hezkuntzako profesionala izango zara, hezkuntza berezia edo atzerriko hizkuntza bezalako arloetan.

Haur Hezkuntzako gradua egin ondoren, aukera hauek izango dituzu:

0 urtetik 6 urtera arteko haurren eskoletan

Irakaskuntzako profesional gisa lan egin ahal izango duzu ikastetxe publiko, pribatu eta itunduetan.

Material didaktikoen diseinua

Material didaktikoa diseinatu eta garatuko duzu, gero Haur Hezkuntzako ikasgeletan erabilia izan dadin.

Lau aipamenekin loturiko esparruetako espezialista

Gradu honetan aukeran dituzun lau aipamenei esker (Haur Hezkuntza Orokorra; Atzerriko Hizkuntza; Entzumena eta Mintzaira; eta Psikomotrizitatea), hezkuntzako arlo espezifikoetan lan egin ahal izango duzu.

HAUR HEZKUNTZA OROKORRA

Ikasleekin, familiekin edo hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan, tutore gisa lan egiteko konpetentziak zeureganatuko dituzu.

ATZERRIKO HIZKUNTZA

Testuinguru eleaniztun eta kulturaniztunetan lan egiteko aukera izango duzu, ikasgelako haurren hizkuntza- eta komunikazio-beharrei erantzunez.

 

ENTZUMENA ETA MINTZAIRA

Entzumen- eta komunikazio-zailtasunak dituzten haurren garapenean lan egingo duzu ikastetxeetan.

PSIKOMOTRIZITATEA

Behar psikomotoreak dituzten haurren garapenaz arduratuko zara eskoletan.

 

Aipamenei buruzko informazio gehiago

 

Unibertsitatea baino gehiago gara