Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasketa plana

Haur Hezkuntzako graduaren lau urteetan, irakasgaiak landu beharrean, moduluen bidez ikasiko duzu, eta lanbidetik oso gertu dauden egoerak biziko dituzu. Harreman estua izango duzu eskolekin; izan ere, maiz joango zara bisitan, eta Haur Hezkuntzako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak.

Zer ezaugarri dituzte moduluek?

  • Moduluak diziplinartekoak dira, eta askotariko ikuspegi eta arloetan oinarrituta diseinatuta daude.
  • Modulu bat hasten duzunean, modulu horretan bakarrik lan egingo duzu. Era horretan, hobeto kontzentratuko zara modulu bakoitzean!
  • Moduluak oso praktikoak dira, eta zuzenean lotuta daude zure lan-etorkizunarekin.
  • Irakasleen eta tutoreen laguntza izango duzu ikaskuntza-prozesu osoan zehar.

Haur Hezkuntza graduko erdiguneko ezagutzak

Haurra

O-6 urteko umearen garapena

Umearen ezaugarri eta beharrak kontuan izanda garapen integrala bermatuko duzu.

Aniztasunaren kudeaketa

Ume bakoitzaren eta guztien aniztasunari erantzuteko gai izango dara.

bidaiak

Umeekin harremanak

Umeekin erlazionatzeko estrategiak garatuko dituzu.

 

Etapa

Eskola testuingurua

Eskolako espazio, denbora, jarduera eta eskaintzak diseinatu eta baloratzeko trebetasunak lortuko dituzu.

bidaiak

Garapen eta ikaskuntza prozesuak

Proposamenak garatzen, inplementatzen eta ebaluatzen ikasiko duzu.

 

Espezializazioa

Zure aipamena aukeratu ahal izango duzu

Haur Hezkuntzako ibilbidea zein Atzerriko Hizkuntzako ibilbidean espazializatu zaitezke.

Informazio gehiago

 

XXI. mendeko irakaslea

Hezkuntza komunitatea

Komunitateko eragile guztiekin elkarrekintzan aritzeko gaituko zara: familia, auzo zein herri mailako eragile ezberdinakin.

Autoezagutza

Norberaren burua ezagutu eta maila pertsonal eta profesionalera begira konpromisoak hartuko dituzu.

bidaiak

Gizartean eragin

Gaur egungo gizartea ulertuko duzu eta bertan eragiteko gakoak landuko dituzu.

 

Hezkuntza berrikuntza

Hezkuntza eraldaketarako ezagutza, trebetasun eta estrategiak garatuko dituzu.

 

PRAKTIKAK ETA ALTERNANTZIA-EREDUA

Lehen ikasturtetik, praktikak egin ahalko dituzu Euskal Herriko, Espainiar estatuko eta atzerriko ikastetxeetan. Praktikaldi bakoitzaren iraupena eta egitura desberdina izango da, eta haietariko batzuk lotuta egongo dira zeuk aukeratutako gradu-aipamenarekin. Praktikei esker, lehen eskutik ezagutuko dituzu irakaskuntza bera eta lanbidearen benetako testuingurua.

 

Praktikei buruzko informazio gehiago

 

Gainera, 4. mailan, alternantzia-ereduan lan egingo duzu, hau da, praktiketan zauden bitartean, hiru egun pasatuko dituzu ikastetxean eta beste bi unibertsitatean.

Zure ikaskuntza-prozesuaren beste ardatz garrantzitsu bat talde-lana izango da. Horretaz gain, diziplinarteko lanari esker, prestakuntza integrala lortuko duzu.

 

Ezagutu proiektuka ikasteko sistema

 

 

Irakasgaiak mailaz maila

Laburdurak

  • OP: Oinarrizko Prestakuntza
  • D: Derrigorrezko
  • H: Hautazkoa
  • GBL: Gradu Bukaerako Lana

 

1. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Gaurko gizartearen analisi kritikoa OP 9
PDF Guztiontzako eskola OP 6
PDF Eskola, hizkuntzak eta herria OP 9
PDF Hezitzaile izango naiz  OP 15
PDF 0-6 urteko pertsona OP 9
PDF Haur Hezkuntzarako hezkuntza testuinguruak OP 8
PDF Practicum I D 4

  

2. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Eskola hedatua OP 6
PDF Gizarte eraldaketarako hezkuntza OP 6
PDF Testuinguru anitzak haurraren garapenerako eta arreta goiztiarra OP 12
PDF Ikaskuntza eta garapena errazten hezitzailearen roletik OP 10
PDF Behaketa eta ebaluazioa haur hezkuntzan OP 10
PDF Gorputza, musika eta kultura OB 10
PDF Practicum II D 6

  

3. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Komunikazioaren eta adierazpenaren garapenerako inguramendu hezitzaileak D 8
PDF Esperimentazioa ingurune natural eta sozialetan D 8
PDF Practicum III D 8
PDF Practicum IV D 6
  Haur Hezkuntza Aipamena    
PDF Irakaslearen garapen pertsonala eta esku hartzea H 12
PDF Teoria ezberdinen integraziotik proposamenak eraikitzen H 12
PDF Praktikatik teoriara eta buelta H 6
  Atzerriko Hizkuntza Aipamena     
PDF My linguistic and cultural self H 12
PDF How is fl worked at school? H 12
PDF Trans-classforming H 6
  Psikomotrizitatea Aipamena     
PDF Psikomotrizitatearen marko kontzeptuala H 12
PDF Psikomotrizistaren prestakuntza H 12
PDF Psikomotrizitate teoria eta praktikaren elkarrizketa H 6
  Entzumena eta Mintzaira Aipamena    
PDF Entzumen aparatuaren anatomia, oinarriak eta esku-hartzea H 12
PDF Lengoaiaren pentsamendua, garapena eta nahasteak, tratamendu pedagogikoak eta komunikazio sistema alternatiboak H 12
PDF XXI. mendeko laguntza sistema: marko integrala, esku-hartze esparruak, profilak eta egitekoak H 6

  

4. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Hezkuntza berrikuntzarako tresna eta metodologiak D 12
PDF Diziplinartekotasunetik antidiziplinetara D 8
PDF Hezkuntzan berrikuntzan eragile-ikerlari D 14
PDF Practicum V D 16
PDF Gradu Bukaerako Lana GBL 10

Ikasketa hauek amaitzerakoan, eta Eusko Jaurlaritzaren 47/2012 Dekretuaren arabera, HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZI BATERATUKO C1 MAILA baliokide den euskara ziurtagiria jaso dezake.

Unibertsitatea baino gehiago gara