Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
"Arlo pertsonal eta profesionalean garatzen lagunduko dizugu, hezitzaile gisa berrikuntza susta dezazun"
Graduarekin lortuko duzun profil pertsonal eta profesionala
Haur Hezkuntzako graduan, garrantzi handia ematen diogu ezaugarri pertsonalen garapenari eta lanketari, eta, horrez gain, lanbidearen konpetentzia espezifikoak lantzen ditugu. Gradu honetan, zehazki, zortzi ezaugarri pertsonal landuko dituzu:
- Izaera kooperatiboa
- Euskalduna
- Autonomoa
- Sortzailea eta eraldatzailea
- Jarrera kritikoa eta analitikoa
- Ziurgabetasuna kudeatzeko gaitasuna
- Konpromisoa (zeure buruarekin, zeure lanbidearekin eta euskal komunitatearekin)
- Kulturarteko kontzientzia
- Komunikazio multimodala eta eleaniztuna
Konpetentzia profesionalei dagokienez, Haur Hezkuntzako irakasleen ohiko funtzioaz gain, gaur egungo eskolaren erronka konplexuei aurre egiten lagunduko dizuten konpetentziak ere zeureganatuko dituzu. Gainera, konturatuko zara zein beharrezkoa den etengabeko prestakuntza eta zein garrantzitsua den hezkuntza-eraldaketa.
Presta zaitez izateko pertsona sortzaile eta konprometitua, errealitatea interpretatzeko orduan kritikoa eta, aldi berean, gizarte aldakor batera egokitzeko malgua. Gai izango zara ongizatea ziurtatzen eta hura handitzen duten testuinguru egokiak sortzeko. Ikasiko duzu egoerak identifikatzen eta irakaskuntza egokitzen familien ingurune soziokulturalera eta ikasle bakoitzaren gaitasunetara.
Beharrezko ezagutzak eta trebetasunak zeureganatuko dituzu konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntza-ereduaren bidez, eta, horri esker, eraginkortasunez komunikatzen, inplikatzen eta erantzukizuna onartzen ikasiko duzu.
Haur Hezkuntzako gradua ikasteko kontuan hartu beharrekoak
Irakurri adierazpen hauek eta pentsatu ea identifikatuta sentitzen zaren:
- Gustatzen zait haur txikiekin egotea.
- Badut pazientzia eta enpatia.
- Beti maite izan dut irakastea.
- Ekimena duen pertsona bat naiz.
- Badut gaitasuna neure burua azaltzeko eta besteek ni ulertzeko.
Zeure burua ikusten duzu baieztapen horietan? Orduan, gradu hau aukera bikaina da zuretzat.
Haur Hezkuntza graduan sartzeko baldintzak
HAUR HEZKUNTZA GRADUKO MODULUAK
- Hezitzaile izango naiz
- 0-6 urteko pertsona: guztiontzako eskola
- Gaur egungo gizartearen analisi kritikoa
- Behaketa eta ebaluazioa
- Ikaskuntza eta garapena erraztea hezitzailearen roletik abiatuta
- Eraldaketa sozialerako hezkuntza
- Esperientzia didaktiko aktiboak
- Hezkuntza-berrikuntzarako tresnak eta metodologiak
- Hezkuntza-berrikuntzako ikertzailea
Lanerako aukerak
Profesional gehienek eskola publiko, pribatu edo itunduetan lan egiten dute, Haur Hezkuntzaren arloan, bi zikloetan, 0 urtetik 6 urtera bitarteko haurrekin. Nolanahi ere, Haur Hezkuntzak askoz lan-aukera gehiago eskaintzen ditu. Adibidez:
- Material didaktikoen diseinua
- Hezkuntza atzerriko hizkuntzan
- Behar bereziak dituzten haurren hezkuntza