Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

112 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044083, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK

Lan egin gastronomia-sektoreko edozein eremutan, maila gorenean

Sukaldaritza-enpresak zein sukaldaritza-prozesuak eta goi-mailako gastronomia-zerbitzuak diseinatu, inplementatu eta ikuskatzeko gai izango zara, jatetxe bateko zuzendaritzan edota elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko enpresa batean.

Ingurune paregabe batean eta ikaskuntza proiektuetan oinarritzen duen metodologia esklusibo batekin ikasiko duzu. Era horretan, eskuratutako nozioak ingurune errealetan aplikatu ahal izango dituzu, eta zuzenean ezagutu ahal izango duzu lanbidea ikasten hasten zarenetik.

Graduatu ondoren, gastronomiaren munduan berritzeko eta produktu, zerbitzu eta negozio berriak garatzeko aukera emango dizuten teknikak eta tresnak erabiltzeko beharrezkoa den kualifikazioa eta esperientzia izango duzu. Hortaz, honako gaitasun hauek izango dituzu:

 

Prestaketa-teknikak

Elikagaiak prestatzeko teknikarik onenak nola identifikatzen diren jakingo duzu, produktu jakin batekin lan egiteko eta errezeta bat lantzeko.

 

Enpresen kudeaketa

Jatetxeak edo sukaldeak zuzentzeko, bertako taldeak koordinatzeko eta lanaren kalitatea eta negozioaren jasangarritasuna kontrolatzeko gai izango zara.

 

Menuak diseinatu eta planifikatzea

Eskaintza gastronomiko berriak sortu, lehengaiekin eta prozesuekin esperimentatu eta kalitate-irizpideak aplikatu ahal izango dituzu.

 

 

Bezeroaren arreta

Bezeroari eskaini beharreko arretaren arloan prozesu berritzaileak identifikatzea eta haien aplikazioa baloratzea, eskaintza gastronomiko osatuagoa eta kalitatekoa egiteko.

 

Taldeen kudeaketa

Jatetxeetan edo sektorearen berezko beste testuinguru batzuetan pertsona-taldeak kudeatu eta koordinatzeko teknikak identifikatu eta aplikatzea.

 

Prozesuen kudeaketa

Prozesuak kudeatzeko tresnak eta teknikak identifikatzea, bezeroarenganako orientazioa, negozioaren errentagarritasuna eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.

 

 

Jatetxe jasangarriak

Jatetxe-arloko erakundeen bideragarritasun ekonomiko finantzarioari buruzko azterketak egitea, haien jasangarritasuna eta eskainitako zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

 

Joera gastronomikoak

Estatuko eta nazioarteko kultura gastronomikoaren joera nagusiak identifikatzea eta ideia berriak garatzea ahalbidetuko duten berrikuntza-aukerak ezagutzea.

 

Negozio bideragarriak

Gastronomiaren eremuan negozio-proposamen berritzaile bideragarri eta jasangarri bat zehaztu eta garatzea, edota egungoetan hobekuntzak txertatzea.

 

 

Produktuaren garapena

Produktu, kontzeptu eta zerbitzu gastronomiko berriak diseinatu eta garatzeko prozesuaren faseak identifikatu eta aztertzea.

 

Aholkularitza gastronomikoa

Gastronomiaren eremuko aholkularitza-proiektuen diseinuan eta inplementazioan parte hartzea eta era sistematiko, profesional eta zorrotzean jardutea.

 

Zientzia eta gastronomia

Produktuei, teknologiari eta kontsumitzaileen portaera eta joerei lotutako proiektu gastronomikoetan metodo zientifikoak aplikatzea.

 

 

Lehiakortasunaren zaintza

Gastronomiaren eremuan egunean egoteko eta premiak eta aukerak identifikatzeko zaintza-sistema bat diseinatu eta mantentzea.

 

Komunikazio eraginkorra

Sektorearekin zerikusia duen informazioa jaso eta baloratzeko zein sortu eta helarazteko hainbat komunikazio-baliabide eraginkortasunez erabiltzea.

 

Prestakuntza eta zabalkundea

Egindako lanen emaitzak agerian utziko dituzten zabalkunde- eta prestakuntza-jarduerak egitea, eta, horretarako, hainbat tresna eta prestakuntza-euskarri erabiltzea.

 

 

Gradua ikasteko betekizunak

  •   Oso maitea dut gastronomiaren mundua
  •   Beti atsegin izan dut janaria prestatzea
  •   Pertsona dinamikoa, jakin-min handikoa eta sortzailea naiz
  •   Iniziatiba eta lanerako gaitasuna dut, eta autodidakta naiz

Persona

  •   Pertsona erabakitzailea naiz
  •   Komunikazio-trebetasunak ditut eta pertsona irekia naiz
  •   Lidergorako gaitasuna dut

 

Gradu hau zuretzat da esaldi horiekin bat bazatoz. Izugarri gustatuko zaizu, ziur.

 

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Sukaldaritzako produkzio-sistemak eta -prozesuak
  • Elikadura-arloko fisika-kimika
  • Sukaldaritzako teknikak eta prozesu berritzaileak diseinatzea
  • Sommelier-jarduna
  • Nazioarteko gastronomia
  • Gastronomia-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren hastapenak
  • Diseinua eta gastronomia
  • Sukaldaritzaren kudeaketa
  • Joera berriak sukaldaritzan
  • Produktu eta teknika aurreratuak
  • Joera berriak eta berrikuntza zerbitzu-prozesuetan

Kontsultatu Graduko irakasgai guztiak

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduaren lanbide-irteerak

  • Sukalde-burua
  • Jatetxeko gerentea
  • Jatetxeetako zerbitzuko eta bezeroen arretako zuzendaria
  • Elikadura-produkzioko zuzendaria elikadura-enpresetan
  • Nekazaritzako elikagaien eta elikagai-industriaren sektoreko ikertzailea
  • Aholkulari gastronomikoa
  • Komunikazio-alorreko teknikari arduraduna

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara