Praktikak eta gradu bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

100 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044083, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

PRAKTIKAK ETA GRADU BUKAERAKO LANA

Profesional bihurtuko zara ikasten duzun bitartean

Gastronomiaren munduan lan egin ahal izateko, ezinbestekoa da esperientzia profesionala izatea. Horregatik, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua amaitu aurretik, 4 urteko lan-esperientzia izango duzu Estatuko zein nazioarteko enpresetan.

Ikasturte bakoitzean, gastronomiari eta nekazaritzako elikagaiei lotutako enpresa batean lan egingo duzu (ikerketa-zentro batean, jatetxe batean edo unibertsitatean, adibidez). Eta ikasketetan aurrera egin ahala, lan-esperientzia areagotuko duzu, ordu gehiago emango dituzu horretan, eta beste kultura batzuk ezagutuko dituzu.

 

Kontsultatu atzerrian ikasteko dauden aukera guztiak

 

Prestakuntza duala

Mondragon Unibertsitatean, praktikan oinarritutako hezkuntza-eredu bati jarraitzen diogu. Aldi berean lan egiteak eta ikasteak zure etorkizuneko lanbidearen ikuspegi errealago bat izateko aukera emango dizu, eta, gainera, hainbat gaitasun garatzen lagunduko dizu, hala nola ekimena, autoikaskuntza, autonomia eta sormena.

Halaber, curriculum zabalagoa eta oso ongi baloratua izango duzu, eta Estatuko zein nazioarteko ospe handiko jatetxeetan jaso duzun prestakuntza eta lan-esperientzia agertuko du.

Jatetxearen eta MUren tutoretzapeko praktika-prozesu bat da. Praktika horien bidez, gastronomiaren eta elikadura-arloaren errealitatea ezagutu eta esperimentatu ahal izango duzu, eta profesionalik onenekin lan egingo duzu besoz beso.

 

Prestakuntza dualari buruzko informazio gehiago

 

Covadonga María De Echevarria

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko 3. mailako ikaslea

“Graduan ikasitakoa pertsona gisa betetzen nauten kanpoko proiektu sozialetan aplikatu ahal izan dut”

Rocio Maeso

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko 3. mailako ikaslea

“Kopenhageko NOMA jatetxean praktikak egitera noa; munduko onenetako bat da”

Brando Quirino

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako ikaslea – Elkano jatetxea (Getaria)

“Praktika-eredua behar bezala egokitzen da pertsona bakoitzaren ezaugarrietara. Niri produktu freskoa gustatzen zitzaidan, eta paradisuan ari naiz lanean”.

Alejandro Salcedo

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikaslea – Roca Moo jatetxea, Omm hotela (Bartzelona)

“Urtero, ikasturtean ikasi dugun guztia lan-erritmo errealean eta zorroztasun profesionalarekin jartzen dugu praktikan”.

Javi Rivero

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako graduatua

“Nire praktikak Ameztoy enpresan egin ondoren, bertan jarraitzen dut lanean, eta ikerketa eta garapeneko koordinatzailea naiz”.

Juan Cabanzón

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikaslea –Rekondo jatetxea (Donostia)

“Eskola guztiek oso izaera praktiko handia dute, eta sukaldaritzari eta nekazaritzako elikagaiei lotutako enpresetan praktikak egiteko aukera ematen digute”.

 

Hona hemen praktikak egin ahal izango dituzun enpresa, jatetxe edo erakundeetako batzuk:

  • El Celler de Can Roca (Girona)
  • Gaggan jatetxea (Bangkok)
  • Pujol jatetxea (Mexiko Hiria)
  • Pastisseria Takashi Ochiai (Bartzelona)
  • Bistró Guggenheim jatetxea (Bilbo)

Gradu Bukaerako Lana

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako graduko azken ikasturtean, lan egiten ari zaren enpresaren premietara egokitutako proiektu erreal bat egingo duzu. Adibidez, jatetxe baterako menu berri bat garatu, produktu baten zaporea hobetu edo negozio bat abian jarri beharko duzu. Esperientzia paregabea izango da, eta ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera emango dizu.

  • Zeuk diseinatzen eta garatzen duzu zure proiektua.
  • Azken ikasturtean, 6 hilabetetan arduraldi osoan arituko zara.
  • Gradu bukaerako lana egiten duzun enpresan lanean jarraitzeko aukera handia.
  • Estatuko edo atzerriko jatetxe, elikadura-enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoetan.
  • Ezinbesteko betekizuna da titulua lortzeko.

 

Hona hemen gradu bukaerako lanetan garatu diren gaietako batzuk:

  • Eskola-jantoki osasungarriagoak eta jasangarriagoak
  • Hiri-upeltegi baten marketin-planaren inplementazioa
  • Basabelarren sukaldaritza-erabileren katalogazioa
  • Ogi osasungarriagoak, glutenik gabeak
  • Limoiaren zuntzaren aprobetxamendua elikadura-erabilerarako
  • Andeetako antzinako sukaldaritza-teknikak
  • Antzinako euskal balea-arrantzaleen menuak

 

Gradu Bukaerako Lanari buruzko informazio gehiago

Unibertsitatea baino gehiago gara