Ostatua eta garraioa

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

112 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044083, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ostatua eta garraioa

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua ikastea duzu amets, baina ez dakizu non biziko zaren Donostian emango duzun aldian? Ez kezkatu gehiago! Aukerarik onena dugu zuretzat.

Unibertsitaterako garraio publikoa

  • Mondragon Unibertsitateak ez du garraio-zerbitzu propiorik, baina garraio publikoaren sare handi bat dago campusera hurbiltzeko.

Livensa Living Donostia, ostatu kontzeptu berritzailea

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen.

 

Beste ostatu aukera batzuk

Erlijio-egoitzak

Donostian dauden ikasle-egoitza gehienak erlijio-izaerakoak dira. Generoaren arabera bereizita daude, txikiak izan ohi dira eta sartzeko orduak dituzte. Gela bikoitzak eta banakoak dituzte, eta bainugela pribatua edo partekatua izan daiteke. Inskripzioa egin ondoren, elkarrizketa pertsonal bat egiten da familiekin.

Emakumeen Egoitzak Helbidea Bculinary-ra Bus-ak
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA Camino Alto de S. Bartolomé, 24 31 eta G1 (Lurralde Bus Autobusa)
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN Paseo de la Fe, 34 31 eta G1 (Lurralde Bus Autobusa)
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M. Paseo de Heriz, 95 18 Buen Pastorreraino eta 28
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN Ilumbe, 8 28
RESIDENCIA ÁNGELES CUSTODIOS c/ Intxaurrondo, 12 33 erdiguneraino eta 31, G1 eta 28
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN Avda. Gral. Zumalakarregi, 11 35 (orduro) eta hainbat erdiguneraino 31, G1, 28
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL C/ Aldapeta, 49 35 (orduro) eta hainbat erdiguneraino 31, G1, 28
Gizonezkoen Egoitzak Helbidea Bculinary-ra Bus-ak
COLEGIO MAYOR AYETE Pº Ayete, 25 31 eta G1
Egoitza Mistoa Helbidea Bculinary-ra Bus-ak
RESIDENCIA LA SALLE Pº Maddalen Jauregiberri, 2 26 edo 27 Amararaino eta 28

 

Egoitza Laikoak

Egoitza laikoek ez dute generoaren araberako bereizketarik egiten, eta erlijio-izaerakoak baino handiagoak dira. Oro har, ez dute sartzeko ordurik.

Egoitza Helbidea Bculinary-ra Bus-ak
COLEGIO MAYOR OLARAIN Pº Ondarreta, 24 35 (orduro)
hainbat erdiguneraino eta 31, G1 eta 28
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL Pº Berio, 9 35 (orduro)
hainbat erdiguneraino eta 31, G1 eta 28

 

Etxebizitzak

Donostiak ikasleentzako etxebizitza partekatu ugari ditu, eta komeni da ikustea konpromisoa hartu aurretik. Eremuaren, gelaren tamainaren eta beste xehetasun batzuen arabera, hileko kuota 250-350 € izan ohi da.

Informazioa eskatu ahal izango duzu honako hauetan:

  • Basque Culinary Centerreko ikasleen bulegoa Basque Culinary Centerreko Ikasle bulegoak, jabeek helarazten dizkiguten alokairuko pisuei eta logelei buruzko informazioa birbidaliko dizue. Era berean, interesatuek baimena emanda, Bculinaryko beste ikasle batzuekin etxebizitza partekatzea bilatzen ari diren ikasleen arteko harremana bultzatuko dugu.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusa (UPV/EHU) Ikastarioa amaitu ondoren, Ibaetako Kanpuseko (Pº de Berio) fakultateetako iragarki-taulak etxebizitzak eta logelak alokatzeko iragarkiz betetzen dira.
  • LOQUO: Atari honetan, etxebizitzak eta logelak alokatzeko iragarkiak bisita ditzakezue. Horrez gain, zuen iragarkia ere jar dezakezue.

Ikasleentzako logelen alokairu-agentziak:

  • FLAT RENTING, S.L.
    C/ San Martín, 15
    Tel: 943 433 373

    Logelak edo pisu osoak alokatzen dizkie ikasleei. Orokorrean, graduondoko atzerriko ikasleekin lan egiten du, baina ez du eragozpenik lehen mailako ikasleei ostatua emateko.

Donostiako ikasleentzako beste ostatu-aukera batzuk

Unibertsitatea baino gehiago gara