Ikasketa plana
IKASKETA PLANA
Ikasketa-plana 4 urtetan egituratuta dago, eta 60 ECTS daude urtean. Nahitaezkoak diren kanpoko praktikaldiak egin behar dira 1., 2. eta 3. mailetan, eta 30 ECTSko Gradu Bukaerako Lana egin behar da 4. mailan.
Graduaren hirugarren urtean, gastronomia-zientzien fakultatean emandako unibertsitate-titulu ofizialaren hainbat eremutan sakontzeko hiru ibilbide daude, eta bakoitzak 20 ECTSko iraupena du.
- Sukaldaritzako abangoardia
- Berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza
- Elikagaien industria
Eskola gehienak gaztelaniaz ematen dira. Irakasgai batzuk ingelesez ematen dira.
Mondragon Unibertsitateak egiaztatutako Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako gradu-titulu hau Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako titulua da, eta bost ardatzetan oinarritutako prestakuntza sendoa eskaintzen du:
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko irakasgaiak
Sukaldaritza
Produkzioa
Menu eta eskaintza gastronomiko berriak diseinatu eta planifikatu ahal izango dituzu, eta hainbat lehengai eta prozesurekin esperimentatu ahal izango duzu.
Lehengaiak
Lehengaien aukerak detektatzen eta lehengai horiekin lan egiten ikasiko duzu, errezeta berritzaileak sortzeko.
Sukaldaritza-teknikak
Makineriaren, tresneriaren, produktuen, tekniken eta abangoardiako elaborazioen ezagutza zehatza eta praktikoa izango duzu.
Sentsorialtasuna
Gai izango zara produktu eta elikagaien kalitatea sailkatu eta baloratzeko, pertzepzio sentsorialean oinarrituta.
Elikadura-berrikuntza
Elikadura-produktu berriak garatzeko prozesua eta beharrezkoak diren teknikak eta tresnak menderatuko dituzu.
Gastronomia
Nutrizioa eta dietetika
Elikadurak gastronomian txertatu beharreko osasunaren osagai gisa duen garrantziaren ikuspegi orokorra eskuratuko duzu.
Euskal gastronomia eta Estatuko gastronomia
Euskal sukaldaritzaren eta Espainiako sukaldaritzaren berezko funtsak eta ezaugarriak eta errezetarik tipikoenak ezagutu eta menderatuko dituzu.
Nazioarteko gastronomia
Nazioarteko sukaldaritzako sekretuak aurkitzen eta platerik ezagunenak prestatzen ikasiko duzu, Asiakoekin hasi eta Hego Amerikakoekin amaitzeraino
Jatetxe-arloa
Bezeroaren arreta
Bezeroari esperientzia gastronomiko paregabea eskaintzera bideratutako areto-zerbitzu berritzaileak eta eraginkorrak diseinatuko dituzu.
Sommelier-jarduna
Ardoaren eta beste edari batzuen produkzio eta kontsumoaren egungo egoera eta gastronomiarekin duten lotura edo uztartzea ezagutuko dituzu
Jatetxeen kudeaketa
Jatetxe-arloko enpresa baten kudeaketa integralaren eta haren prozesu eta talde guztien ikuspegi orokorra izango duzu.
Enpresa
Marketin gastronomikoa
Gai izango zara eremu gastronomikoan marketin eta komunikazioko estrategiak eta ekintzak planifikatu, garatu eta inplementatzeko.
Ekintzailetza
Zure enpresa gastronomiko propioa sortzeko eta produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko beharrezkoa den guztia ikasiko duzu.
Elikadura-arloko legeria
Lanaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloko legeria da ezagutu eta bete behar duzun kontrol-sistema eraginkorraren oinarria.
Trebetasunak
Taldeen kudeaketa
Gai izango zara gastronomiaren eta ikerketaren eremuan lantaldeak eta proiektuak kudeatzeko.
Berrikuntza eta sormena
Aditua izango zara proposamen gastronomiko berriak diseinatu, garatu eta lantzeko teknika eta tresnekin.
Komunikazioa
Edonoren aurrean era garbi eta laburrean komunikatzeko trebetasuna garatuko duzu.
Praktikan oinarritutako ikaskuntza
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko lehen urtean, nahitaezko praktikak egin beharko dituzu jatetxeetan eta sektoreko beste enpresa batzuetan. Graduak, gainera, konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza-eredu nagusiki praktiko bat du ezaugarri bereizgarri, eta ikaslea da protagonista eredu horretan.
Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema
Ikasturte bakoitzeko irakasgaiak
1go Maila • 1go seihilekoa
1go Maila • 2. seihilekoa
2. Maila • 3. seihilekoa
2. Maila • 4. seihilekoa
3. Maila • 5. seihilekoa
3. Maila • 6. seihilekoa
4. Maila • 7. seihilekoa
4. Maila • 8. seihilekoa
Oro har, antolatu den ikasketa planean ikasleek aurrera egingo dute seihileko eta kurtsoetan aurreikusitako erritmoan, gainditu ez diren materiak errepikatu behar direnean ezik. Kasu hauetan, ikasleak gainditu gabeko materiatan matrikulatzeko aukera izango luke.
Halaber, kasu pertsonal berezietan, matrikulazio partziala egiteko aukera izango da, betiere gutxienez 20 kreditu hartzen badira eta materia batzuen eta besteen artean aurretiko baldintzak errespetatuz gero.
Hezkuntza-behar bereziak antzematen direnean, salbuespen gisa prestakuntza ‘ad hoc’ bat diseinatuko da ikaslearen egoera pertsonalaren arabera.