Sarrera profila

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1041063, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Gomendatutako sarrera profila

Bi sarrera profil egoki identifikatu dira: batetik, Gradura Batxilergotik datozen ikasleak eta bestetik, Goi Mailako Lanbide Heziketatik datozenak.

Batxilergotik datozenak

Hurrengo Batxilergoetako bat egina izatea gomendatzen da: Giza eta Gizarte Zientziak Batxilergoa, Gizarte Zientzien modalitatean edo Batxilergo Teknologikoa (HSAOL / LOGSE kasuetan) , eta Giza eta Gizarte Zientziak Batxilergoa, Gizarte Zientzien modalitatean edo Zientzien Batxilergoa (HLO/LOE kasuetan). Bestalde eskatzen da ere, hurrengo materiak burututa izatea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II, Matematikak II, Ekonomia, Ekonomia eta Enpresen antolaketa, Enpresaren Ekonomia.

Goi Mailako Lanbide Heziketatik datozen ikasleak

Hurrengo Goi Mailako Heziketa Zikloak edo honen antzekoak burututa izatea gomendatzen da: “Administrazio eta Finantzak” eta “Merkataritza eta Marketin” familien Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Ikasle guztien profilek izan beharreko ezaugarriak, sarrera bidea kontuan hartu gabe

Campus bakoitzeko ingurune geografikoko ikasleen hizkuntza profila kontuan harturik, bi ibilbide hizkuntza definitzen dira: (elebiduna eta hirueleduna).

Horregatik, ikasleek aldez aurretik hurrengo hizkuntza gaitasunak izatea gomendatzen da:

Elebiduna

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Euskara -- -- --
Gaztelera C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

Hirueleduna

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Euskara C1 C1 C1
Gaztelera C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

* Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezarritakoak hizkuntzetarako: ikasketa, irakaskuntza, eta ebaluazioa. 

Hizkuntza ofizialetan prestakuntza akademikoaz gain, ikasketa hauek egin nahi dituzten ikasleek hurrengo ezaugarrietako batzuk bete beharko lituzkete:

  • Enpresa eta honen arazoak ezagutzeko interesa
  • Lanerako gaitasuna, sormena eta zentzu komuna.
  • Pertsonekin harremanak izateko eta taldean lana egiteko gaitasuna

Unibertsitatea baino gehiago gara