Inskripzioa eta matrikula
Inskripzio eta matrikula
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasten hasi aurretik, prozesu bat burutu beharko duzu.
Jardunaldi irekia
Ateak irekiko ditugu. Zain izango gaituzu, titulazioaren eta haren lanbide-irteeren berri zehatz-mehatz emateko, baita ere Unbiertsitatea eta bertako instalazioak, erakusteko.
INSKRIPZIOA
2024/11/04 2025/05/16
Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.
Kontsultatu gainerako inskripzio-datak eta inskripzio-izapideak
Proba Espezifikoak
Graduan onartua izateko, proba bat egin behar da.
Ikasleak onarpen-notaren arabera onartuko dira, formula hau aplikatuta:
- % 60ko sarbide-nota
- % 5, aurreko ikasketetan egindako curriculum edo modalitateari lotutako kalifikazioa
- proba espezifikoen% 35
Matrikulazioa
2025eko Ekaina
Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.
Kontsultatu gainerako inskripzio-datak eta inskripzio-izapideak
Matrikularen Modalitatea eta Kreditu Kopurua
- Modalitatea: Presentziala
- Kreditu Kopurua:
- Matrikula lehen aldiz: Sartu berriak diren ikasle berriek derrigor egin beharko dute lehen urteari dagozkion kreditu guztien matrikula. Hezkuntza arloko behar bereziak direla eta, edo salbuespen moduan, ikaslearen egoera pertsonalaren arabera eta Fakultateko dekanoari zuzendutako eskaera bidez, hark baimendu ahal izango du matrikulako kreditu kopurua aurreko paragrafoan azaltzen dena baino txikiagoa izatea. Dena den, sekula ezingo du izan hurrengo matrikuletako ikasleei eskatu ohi zaien gutxieneko kreditu kopurua baino baxuagoa.
- Hurrengo matrikulak: Unibertsitatean irauteko baldintza gainditu ostean, ikasleak, gutxienez, 30 kredituko matrikula egin beharko du titulazioa amaitzeko geratzen zaion kredituen guztizko kopurua ezarritako gutxieneko kopuru hori baino baxuagoa den kasuetan izan ezik. Azken kasu horretan, geratzen zaizkion kreditu horien guztien matrikula egin beharko du.
- Ikasleak aukeratutako ikasgaien baitan, derrigor sartu beharko ditu aurreko ikasturtean egin, baina gainditu ez zituenak, nahiz eta ikasgai horiekin titulaziorako ezarritako kredituen gutxieneko kopurua gainditu.
- Irautea: Lehen ikasturteko ikasle berriek, lehen urtean, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 20 gainditu beharko dituzte.
Hautaketa fasea gainditu ostean, bertan jarraitu ahal izateko erregimena 3. deialdiarekin mugatu ohi da. Dagokion kasuan, ordea, graziazko bat ere eskatu ahalko da.