Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Gradua da Estatu mailan eredu Dualean osorik eskaintzen den bakarra. myGADE gradu aintzindaria da formazioa alternantzia ereduan eskaintzen, unibertsitateko eta enpresako ikastaldia tartekatuz lehen mailatik laugarrenera.
Unibertsitatearen nortasunarekin koherenteak izanez, graduaren ikasketa metodologia, hiru agentetan oinarrituta dago: Ikaslea, unibertsitatea eta enpresa / erakundea. Agente hauen partaidetza aktiboak ikasketa ekosistema aberatsa sortzen du eta gizarteak eskatzen duenari egokitzen da, ikasleak 3,5 urteko lan esperientzia lorturik.
Gradua bi ibilbide ezberdin jarraituta burutu daiteke:
- Enpresa ibilbidea, osorik eredu DUALean eskaintzen dena (Bilbo, Bidasoa eta Oñatin)
- Ibilbide akademikoa (Bidasoa eta Oñatin)
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (myGADE) graduko metodologia, parte-hartzailea da eta beharrezkoak diren konpetentziak eta trebetasunak lortuko dituzu arlo profesionalari arrakastaz aurre egiteko. Besteak beste, hurrengo metodologiak garatuko dira: “work based methodology”, kasuaren metodologia edo arazotan oinarritutako ikasketa. Gainera, metodologia hauei esker, hurrengo trebetasunak garatuko dituzu: talde lana, proaktibitatea, arazoen ebazpena, erantzukizunak hartzea edo iniziatiba, besteak beste.
Titulazioaren modulu, materia eta ikasgaien arteko diziplinartekotasunak, ikuspegi globala eta ezagutzen integrazioa bermatzen ditu, enpresa nahiz erakundeen benetako munduan gertatzen den moduan.
Ikasketa eredu honek, rol berriak hartzea suposatzen du, bai ikaslearen zein ikasleen aldetik: irakasleek eginkizun aktibo eta pertsonalizatua hartzen dute ikasleekiko, irakaskuntzaren laguntzailea edo gidaria izanez, eta ikasleak beraien ikasketen protagonistak dira, modu autonomo eta proaktiboan ikasten.
Etengabeko ebaluazioa da, profilari lotutako ezagutzak eta gaitasunak barneratzean oinarrituta.
"No enseñes, deja que aprendan"