Sartzeko betekizunak
Energiaren ingeniaritza ikasteko betekizunak
Energiaren alorrean lan egiteko asmoa baduzu, begira ezazu ea baieztapen hauekin bat zatozen:
INGURUMENA
Kutsadura eta gure planetan uzten dugun aztarna murrizteko modu berriak axola zaizkit / Mundu garbiago bat nahi nuke, eta gizartea eraldatzen lagundu
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
Gauzek nola funtzionatzen duten jakin nahi dut, eta haien oinarri zientifikoak ulertu (fisika, kimika…).
ETORKIZUNERA BEGIRA
Garraio-soluzio jasangarri berriak interesatzen zaizkit.
AZTERKETA
Informatuta egotea gustatzen zait, eta erabaki arduratsuak hartzea. Erabaki bat hartu aurretik, datuak aztertu eta ikertu egiten ditut.
MATEMATIKA ETA PROGRAMAZIOA
Beharrezkoa iruditzen zait tresna matematikoak eta informatikoak erabiltzea datuak aztertzeko eta adierazteko, bai eta robotak eta beste sistema automatiko batzuk maneiatzeko ere.
AZTERKETA
Jendeak zer egiten duen aztertzea gustatzen zait, eta sor daitezkeen arazoetarako konponbideak proposatzea.
IRUDIMENA ETA SORMENA
Esperimentatzea gustatzen zait, hobekuntzak proposatzea eta ideia berriak garatzea.
"Esperimentatzea gustatzen zait, hobekuntzak proposatzea eta ideia berriak garatzea.."
Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Komeni da goi-mailako antzeko heziketa-zikloak ikasi izana, hala nola Mekatronika industriala edo energia berriztagarriak.
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Graduko irakasgaiak
- Energia elektrikoaren bihurketa
- Energia biltegiratzeko teknologiak
- Sorkuntza termofluidikoko zikloak
- Energia elektromekanikoaren bihurketa
- Osagaietako energia-efizientzia
- Sorkuntza banatua eta energia berriztagarriak
- Energia-proiektuen bulegoa
- Mikroprozesadoreak
- Energia elektromekanikoaren bihurketa
Kontsultatu Energiaren Ingeniaritzako Graduko irakasgai guztiak
Graduko irakasgaiak
- Diseinuaren metodologia
- Fabrikazio-prozesuak
- Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
- Adierazpen artistikoa
- Erabilgarritasuna
- Ingurumen-alderdiak
- Marketina eta komunikazioa
- Ordenagailuz lagundutako diseinua
- Diseinu-proiektuen kudeaketa
Hizkuntza-betekizunak
Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.
Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea: