Lan irteerak

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045890, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lan irteerak

"Euskadiko sektorerik estrategikoenetako batean egingo duzu lan"

Energiaren Ingeniaritzako Graduan eskuratuko dituzun ezagutza eta gaitasunei esker, enpresentzako balio handiko lan ugari egin ahalko dituzu. Hona hemen prestatuta egongo zaren lan horietako batzuk:

Profil profesionalak

Instalazio elektrikoak diseinatzea

Energiaren sorkuntza-, garraio-, banaketa- eta kontsumo-arloan ekipamenduak eta instalazioak aztertu, diseinatu, mantendu eta integratzea.

Energia-zentralak eta -sareak kudeatzea eta haien mantentze-lanak egitea

Energia-zentralak eta-sareak ikuskatzea eta mantentzea, batez ere energia berriztagarrien arlokoak.

Enpresa eta erakundeetako energia-arloa koordinatzea

Energia-kontsumo handia duten erakundeak eta enpresak kudeatu eta antolatuko dituzu, haien energia-eraginkortasuna hobetzeko.

 

Energia-zerbitzuak salerostea

Behar bezala komunikatuko zara energia-produktu eta -zerbitzuen nazioarteko hornitzaileekin.

Berrikuntza kudeatzea

Energia-produktu berriak merkaturatzeko joerak aztertuz eta aukera berriak detektatuz.

Produktuak ikuskatzea eta ziurtatzea

Produktu, zerbitzu eta prozesuen azterketak egin eta energia-ziurtagiriak eman ahalko dituzu.

 

Proiektuak eta langileak kudeatzea

Energiarekin lotura duten atazak kudeatu, koordinatu, diseinatu eta planifikatu ahalko dituzu, eta lantalde osoa gidatu.

Sektoreak

Edozein prozesu produktibo edo industrialek nahitaezko lehengaia duenez energia, Energiaren Ingeniaritzako Graduko praktikako lan-metodologiak gaitasunez hornituko zaitu sektore ugaritan energia lantzeko:

Automobilgintza

Auto elektrikoak eta hibridoak higiarazteko behar den energia sortu, biltegiratu eta banatzeko prozesuetan jardungo zara.

Industria eta makina-erreminta

Elikadura-sistemak garatuko dituzu, ekoizpenak energia-eraginkortasun handiagoa izan dezan.

I+g+b-ko departamentuak

Energiaren sorkuntza, biltegiratze eta banaketarekin lotura duten teknologiak aztertu, diseinatu eta garatuko dituzu energia berriztagarrien sektorean.

 

Energia-ingeniaritzak

Goi-mailako energia-ingeniaritzako proiektuak planifikatzen, kudeatzen eta ezartzen dituzten enpresak.

Energia-ekoizpena

Energia ekoizteko zenbait eratako instalazioetako ekoizpen-, biltegiratze- eta banaketa-sareak ikuskatzen eta mantentzen lan egin dezakezu.

 

Gasteizko auzo adimenduna

Etxebizitzetako, auzoetako eta hirietako energia eredua poliki-poliki aldatzen ari da eta Mondragon Unibertsitateak aktiboki hartzen du parte hainbat proba pilotutan. Horietako bat Gasteizko Koroatze auzoaren eraldaketa izan da. C02 gabeko hiri adimendunen estrategiarekin bat eginik Europako SmartenCity proiektuak auzoko 300 etxebizitza baino gehiago terminoki isolatu ditu, geotermia zentral bat instalatu da, energia kontsumoa kontrolatzeko monitorizazio sistema sortu da eta autobus elektrikoaren linea ere txertatu da. Auzo baten energia ereduaren eraldaketan Energiaren Ingeniariek alor desberdinetako ekarpenak egin ditzakete eta Mondragon Unibertsitatea buru belarri sartuta dago horrelako berrikuntza proiektu errealetan.

 

 

Itsasoak zein aukera ematen dituen energiaren ikuspegitik

Markel Peñala irakasleak Teknopolis saio honetan azaltzen du itsasoak zein aukera ematen dituen energiaren ikuspegitik, eta adierazten du baita ere euskal industriak zein aukera dituen itsas energiaren sektoreko abangoardian egoteko. Markel Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da eta hainbat enpresa eta erakunderekin lanean ikerketa eta transferentzia proiektuak egiten ditu energia eolikoaren inguruan.

 

 

Unibertsitatea baino gehiago gara