2017

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045890, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasketa plana

Energiaren Ingeniaritzako profesionala izateak berekin dakar egungo energia-sistemak menderatzea eta etorkizuneko energia-beharrak detektatzea. Horregatik, hau guztia ikasiko duzu gradu honetan: energia-makinak diseinatzen, sare adimendunak kudeatzen eta aukera berriak detektatzen zenbait sistema eta produkturen energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Energiaren Ingeniaritzako Graduko irakasgaiak

Ingeniaritza

 

MATEMATIKA

Ingeniaritzan sor daitezkeen arazo matematikoak konpontzeko gai izango zara.

 

FISIKA

Arazoak ebazteko mekanikaren, termodinamika elektromagnetismoaren legeak aplikatzen ikasiko duzu.

 

ADIERAZPEN GRAFIKOA

Planoak sortu eta interpretatzeko behar diren elementuak identifikatuko dituzu eta horretarako tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu.

 

 

INFORMATIKA

Programazioari, sistema eragileei eta ingeniaritzari aplikatutako datu-baseei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.

Energia berriztagarriak

 

Elektronika

Asko ikasiko duzu energia berriztagarriaren eta mugikortasun elektrikoaren alorretara aplikatutako elektronikaz.

 

Sare elektriko adimendunak

Etorkizuneko sare elektrikoen oinarriak menderatuko dituzu, barne direla energia berriztagarriak, biltegiratze-sistemak eta trantsizio energetikoaren motak.

 

Energia fotovoltaikoa

Gai izango zara panel fotovoltaiko batek xurgatutako energia etxebizitza batean kontsumituko den energia elektriko bihurtzeko.

 

 

Energia eolikoa

Ikasiko duzu nola haizea energia bihurtzen duen haize-sorgailu batek.

Energia-eraginkortasuna

 

Energiaren aldetik autosufizienteak diren eraikinak

Gai izango zara ikuspegi termikotik eta elektrikotik energia-kontsumo garbikoak diren eraikinak diseinatzeko.

 

Bateriak

Gai izango zara bateriak oinarri dituzten biltegiratze-sistemak dimentsionatu eta moldatzeko.

 

Mugikortasun elektrikoa

Ibilgailu elektrikoak higiarazten dituzten elementuen funtzionamendua menderatzea lagungarri izango zaizu mugikortasun elektrikorako trantsizioan esku hartzeko.

 

 

Automatizazioa

Hona zer ikasiko duzun: energia-kontsumo adimenduneko instalazioak automatizatzeko ekipoak eta sistemak diseinatzen eta garatzen.

 

Empresa

 

Industria-antolamendua

Hau ikasiko duzu: instalazio industrialen antolamenduan energia-efizientzia hobetzeko oinarrizko kontzeptuak.

 

Auditoriak

Zenbait arlotan energia-auditoriak egiteko behar diren ezagutza teknikoak jasoko dituzu.

 

Ekoizpen-sistemak

Fabrikazio-sistemen energia-efizientzia eta kudeaketa hobetzeko behar diren trebetasunen jabe egingo zara.

 

Trebetasunak

 

Proiektuen kudeaketa

Proiektuak antolatzeko eta kudeatzeko gai izango zara. Proiektu-bulego baten antolamendu-egitura eta funtzioak menderatuko dituzu.

 

Komunikazioa

Hau ikasiko duzu: ideiak hizkera profesional, argi eta laburrean azaltzen, hau da, hobeto adierazten.

 

Izaera berritzailea

Gai izango zara aukera berriak detektatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzen duten soluzio berritzaileak garatzeko.

 

Ezagutu ikasiko dituzun irakasgaiak

 

Proiektu errealak egingo dituzu graduan zehar

Ingurune erreal batean ikasiko dituzu kontzeptuak, gero ingurune profesionalean aurkituko dituzun proiektuen antzekoak garatuz. Hartara, hobeto zureganatuko dituzu kontzeptuak, eta askoz hobeto moldatuko zara lan-munduan hasten zarenean.

Ezagutu gure proiektuen araberako ikaskuntza-sistema

Maila bakoitzeko irakasgaiak

Laburdurak

  • OP: Oinarrizko Prestakuntza
  • D: Derrigorrezkoak
  • H: Hautazkoak
  • GBL: Gradu Bukaerako Lana
  • E: Euskara
  • G: Gaztelera
  • I: Ingelesa

 

1go Maila • 1go seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Matematikak I OP 6 E
PDF Adierazpen Grafikoa OP 6 E
PDF Fisika I OP 6 E
PDF Informatikako Oinarriak OP 6 E
PDF Oinarri Metodologikoak D 6 E
  Guztira   30  

  

1go Maila • 2. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Enpresa OP 6 E
PDF Matematikak II OP 6 E
PDF Kimika OP 6 E
PDF Fisika II OP 6 E
PDF Energia eta Iraunkortasuna D 6 G
  Guztira   30  

  

2. Maila • 3. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Matematikak III OP 6 E
PDF Teknologia Elektronikoa I D 4,5 E
PDF Automatizazioa I D 3 G
PDF Makina Elektrikoak D 4,5 E
PDF Makina eta Mekanismoen Teoria D 4,5 E
PDF Fluidoen Mekanika D 4,5 E
PDF Electronika Digitala H 3 E
PDF Ingelesa Zientzia eta Teknikarako H 3 I
PDF Euskera Zientzia eta Teknikarako H 3 E
PDF Ingeniaritza eta Aldaketa Sozialak H 3 E
PDF Alternantziako Praktikak I H 3 E,G,I
  Guztira   30  

Hautazko 5 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da

2. Maila • 4. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Materialen Zientzia eta Teknologia D 4,5 E
PDF Tresneria eta Kontrola D 6 E
PDF Matematikak IV OP 6 E
PDF Teknologia Elektronikoa II D 4,5 E
PDF Energia Termikoa D 6 E
PDF Automatizazioa II H 3 E
PDF Testu Zientifiko-Teknikoen Idazketa Ingelesez H 3 I
PDF XXI. Mendeko Enpresa Erronkak H 3 E
PDF Testu Zientifiko-Teknikoen Idazketa Euskaraz H 3 E
PDF  Alternantziako Praktikak II H 3 E, G, I
  Guztira   30  

Hautazko 5 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da

3. Maila • 5. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Energia Elektrikoaren Konbertsioa D 6 I
PDF Prozesuen Kontrola D 6 I
PDF Energia Biltegiratzeko Teknologiak D 4,5 I
PDF Sorkuntza Termofluidikoko Zikloak D 6 I
PDF Proiektu Energetikoen Bulegoa I D 3 I
PDF Mikroprozesagailuak H 4,5 I
PDF Alternantziako Praktikak III H 4,5 E,G,I
  Guztira   30  

Hautazko 2 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da

3. Maila • 6. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Efizientzia Energetikoa Osagaietan D 4,5 E
PDF Datuak Eskuratzeko eta Monitorizatzeko Sistemak D 6 E
PDF Energia Elektromekanikoaren Bihurketa D 6 E
PDF Energia Elektrikoaren Sorkuntza eta Garraioa D 4,5 E
PDF Sorkuntza Banatua eta Energia Berriztagarriak D 4,5 G
PDF Materialen Erresistentzia H 4,5 E
PDF Alternantziako Praktikak IV H 4,5 E,G,I
  Guztira   30

Hautazko 2 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da

4. Maila • 7. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Industria Antolamendua H 3 G
PDF Produkzio eta Fabrikazio Sistemak H 3 G
PDF Proiektu Energetikoen Bulegoa II H 3 G
PDF Auditoria Energetikoak H 4,5 G
PDF Industria Informatika H 4,5 G
PDF Praktikak Enpresetan I H 15 E,G,I
  Teknologia Biomedikoetako Masterrean Sarbidearen Aukera
PDF Oinarri Biomedikoak H 6 G
PDF Biomaterialak H 4,5 G
PDF Biomekanika H 4,5 G
PDF Osasun Ziurtagiriak eta Araudiak H 4,5 G
PDF Bioseinaleak eta Seinale Prozesamendua H 6 G
PDF Komunikazio Sareak eta Informazio Sistemak H 3 G
  Guztira   30  

  

4. Maila • 8. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS Hizkuntza
PDF Praktikak Enpresan II H 18 E,G,I
PDF Gradu Bukaerako Lana GBL 12 E,G,I
  Guztira   30  

  

Unibertsitatea baino gehiago gara