Ikas-irakas prozesua
Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza energiaren ingeniaritzarako
Energiaren alorreko profesionalek behar adina ezagutza eta gaitasun izan behar dute enpresen eta gizartearen egungo eta etorkizuneko energia-beharrak asetzeko. Honenbestez, zenbait teknologiari buruzko trebakuntza jasoko duzu: energia elektrikoa, energia termikoa, energia-eraginkortasuna, elektronika, jasangarritasuna eta abar. Prestakuntzari esker, gai izango zara energiaren sorkuntza, eraldaketa, biltegiratze eta kontsumoarekin lotura duten arazoak konpontzeko.
POI edo PBL (ingelesez) eredua izango duzu ikaskuntzaren oinarri. Aparta da sistema, zeinaren bidez lanean ari bazina bezala ikasiko baituzu. Sektoreko enpresa nagusietako erronka errealak proposatuko dizkizute irakasleek; besteak beste, hauek:
- Zentral hidroelektriko baten prototipoa.
- Parke eoliko baten simulazioa.
- Mendiko aterpe bat energiaz hornitzeko sistema autonomo bat eraikitzea.
- Panel termosolar bat diseinatzea eta fabrikatzea.
- Haize-turbina eramangarria, mugikorrak eta beste gailu elektroniko batzuk kargatzeko.
Ezagutza teorikoak jaso ondoren, erronka bakoitzerako konponbide egokia aurkitu behar duzu. Lehenik eta behin, diziplinarteko lantalde bat osatu behar duzu, eta informazioa bilatzeko lana denon artean banatu. Hainbatean behin, elkartu eta ikasitakoa aztertu behar duzue, gogoeta egin, adituekin kontrastatu ikasitakoa eta ondorioak esperimentatu, eztabaidatu eta erauzi. Pixkanaka, proiektuarentzako konponbidea aurkituz joango zarete, prototipo bat aurkeztuko duzue, eta ondorioak azalduko.
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak
IZAN ZAITEZ ZURE IKASKUNTZAREN PROTAGONISTA
Beharrezkoa den informazioa bilatzen, laburbiltzen eta zure ezagutzak handitzeko beharrezkoak diren datuak zureganatzen ikasiko duzu.
PROIEKTU GUZTIZ ERREALAK
Zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutuko duzu, eta hainbat sektoretako enpresekin lan egingo duzu.
PROJECT-MANAGERRA
Gradu osoan, erronka edo problema ebazten lagunduko dizun profesional baten laguntza izango duzu.
EMAITZAK LORTZEN DITUGU
Ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, baina ezagutza hori proiektu errealetan aplikatzen jakin dezazun ere lortu nahi dugu.
Formakuntza esperientziak