Praktikak eta gradu amaierako lana

Titulazio Ofiziala

Business Data Analytics Graduatua

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043883, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

PRAKTIKAK ETA GRADU AMAIERAKO LANA

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa da, enpresa-errealitatean murgilduta dagoena eta ikasleei enpresa-inguruneetako ikaskuntza-esperientzia desberdinak errazten dizkiena. 
 

ENPRESA UNIBERTSITATERA HURBILDU

 
Unibertsitatearen eta enpresa-errealitatearen arteko aldea murrizteko asmoz, Business Data Analyticseko gradutik hainbat jarduera jarri ditugu abian:
  • Enpresetara bisitak egitea. Horrela, ikasleek zuzenean ezagutuko dituzte adimen artifizialaren aplikazio-kasuak, bai eta sektoreko profesionalak ere.
  • Workshopak/tailerrak egitea. Tailerrak antolatzen ditugu enpresekin, merkatuko azken joerak eta tresnak ikasleei hurbiltzeko.
  • Erronketan oinarritutako ikaskuntza. Erronkei esker, ikasleek praktikan jarriko dute ikasgaietan ikasitakoa, benetako problematikekin eta benetako enpresekin.
  • Ikasteko bidaiak. Bidaien helburua da zuzenean ezagutzea zein den destinoko hiriaren enpresa-errealitatea datuen esparruan, bai eta profesionalak ere.
  • Praktikak enpresan. Curriculumetik kanpoko praktiken eta curriculum-praktiken bidez, ikasleek lehen esperientzia erreala izango dute enpresan, benetako problematikak konpontzen enpresa-ingurune batean.

PRAKTIKAK ETA GRADU AMAIERAKO LANA

Graduan parte hartzen duten enpresa laguntzaileen sare handi bat dugu, bisitekin, workshop-ekin edo erronkak aurkeztuz. Hau, talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia bat da. Enpresa horiek, halaber, ikasleak beren erakundeetan praktiketan sartzea errazten dute, graduan eskuratutako trebetasunak eta gaitasunak ingurune erreal batean praktikan jartzeko.
 
Hona hemen gure ikasleak enpresan praktikak egiten ari diren enpresetako batzuk:
 

Unibertsitatea baino gehiago gara