Mugikortasuna eta nazioarteratzea
MUGIKORTASUNA ETA NAZIOARTEKOTZEA
IKASKETA BIDAIAK
Ikaskuntza-bidaiak graduaren beste elementu bereizgarri bat dira. Ikasteko bidaien helburuak honako hauek ditugu:
- Destinoko hiriaren enpresa errealitatea bertan ezagutzea datuen esparruan.
- Adimen artifizialaren aplikazio-kasu errealak ezagutzeko eta datuen arloko profesionalekin elkarreraginean aritzeko aukera izatea.
- Atzerriko unibertsitate batean nazioarteko esperientzia bat izatea.
Nazioarteko esperientzia da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko titulazio desberdinetako prestakuntza-programen funtsezko alderdietako bat. Ikuspegi globala sustatzeko eta beste errealitate batzuk ezagutzeko helburuarekin, graduan zehar, ikasleek nazioarteko egonaldia egingo dute atzerriko unibertsitate batean. Zehazki, egonaldi luzea egingo da Essexeko Unibertsitatean (UK).
Matrikularen prezioaren barne hauek sartzen dira: bidai nazionaleko destinoko hirira egindako bidaia eta ostatua. Nazioarteko bidaian berriz, ez daude matrikularen barne, garraioa eta alokairua destinoko hirian.
GRADU AMAIERAKO LANA ETA PRAKTIKAK ATZERRIAN
Programa honi esker, gradu amaierako lana eta praktikak atzerriko puntako enpresetan egin ahal izango dituzu: