Lan Irteerak
IRTEERA PROFESIONALAK
Irteera profesionalak alda daitezke zure lehentasunen, interesen, trebetasunen eta graduko lau urteetan ikasitako hautazko ikasgaien arabera, baina hauek dira funtzio profesional garrantzitsuenetako batzuk:
Sektoreak
Negozio-prozesuen digitalizazioak, gure bizitzako esparru guztietako digitalizazioarekin batera, (smartphone eta sare sozialen erabilera, online erosketak eta abar) erakundeek sortzen, biltzen eta prozesatzen dituzten datuen gehikuntza esponentziala ekarri du. Egoera horren aurrean, datu kopuru handien azterketa eta interpretazioa, lehentasun estrategikoetako bat bihurtzen ari da enpresentzat.
Industria, banka, marketina, osasuna, merkataritza elektronikoa, retaila, finantzak, telekomunikazioak eta abar bezalako esparruek, datu-kopuru izugarriak sortzen dituzte. Hori dela eta, datuen arloarekin lotutako profesionalak behar dituzte, negozio berriak optimizatzeko eta sortzeko.