Ikas-irakas prozesua
ERRONKEN EBAZPENEAN OINARRITUTAKO IKASKETA
Business Data Analytics Graduan, metodo pedagogiko arrakastatsuenetako baten bidez ikasiko duzu: erronka errealen ebazpenean oinarritutako metodologia. Ikuspegi pedagogiko honek modu aktiboan inplikatzen zaitu benetako problematika batean. Arazo honi talde-irtenbide bat eman beharko diozu.
Enpresaren hainbat arlotako eta hainbat sektoretako problematikak landuko dituzu. Adibidez: Hurrengo urtean Netflix-en gehien ikusiko diren serieak aurreikustea, supermerkatu batek salduko dituen artikulu berriak asmatzea, edo Ikeako prezioen iragarpenaren algoritmoa hobetzea. Erronken bidez ikasteak, ikasgaietan eskuratutako ezagutzak kasu erreal batean aplikatzeko aukera emango dizu.
Graduan zehar 14 erronka ebatsiko dituzu. Horiek guztiak errealak izango dira, eta atzetik bezero bat izango duzu, konpondu beharreko problematikari buruzko informazioa emango dizuna eta proposatutako soluzioaren ebaluazioan parte hartuko duena. Azken erronka zure Gradu Amaierako Lana izango da. Hau, praktika akademikoen esparruan egingo duzu.
Hona hemen gure ikasleei erronkak proposatuz graduan kolaboratu duten enpresetako batzuk:
Erronkei dagokienez, esan, ez zarela bakarrik egongo. Proiektu talde batean parte hartuko duzu zure graduko ikaskideekin batera, eta ebazpena aurkitzeko, bidean gidatuko zaituen irakasle talde bat izango duzu. Proiektuaren kudeaketan eta proiektuaren zati teknikoetan lagunduko dizun “Project manager” baten funtzioa beteko duen irakasle baten laguntza izango duzu. Horretaz gain, coach baten laguntza ere izango duzu, zure trebetasun pertsonalak hobetzeko, taldean hobeto lan egiteko, gatazkak konpontzeko eta abar.
Gehiago ezagutu erronkei buruz
IKASKETA BIDAIAK
- Destinoko hiriaren enpresa errealitatea bertan ezagutzea datuen esparruan.
- Adimen artifizialaren aplikazio-kasu errealak ezagutzeko eta datuen arloko profesionalekin elkarreraginean aritzeko aukera izatea.
- Atzerriko unibertsitate batean nazioarteko esperientzia bat izatea.
Ikasketa bidaiei buruz gehiago jakitea