Osasun Programa
OSASUN PROGRAMA
- Beti zabiltza ohitura osasungarriak hartu nahian baina ez duzu une egokia topatzen?
- Ohitura osasungarriak dituzu baina prestakuntza teknikoa eta gomendio berriak ondo etorriko zaizkizula uste duzu?
Osasun Programa 3 etapetan dago banatuta eta ezinbestekoa da bere osotasunean jarraitzea.
Talde mugatuak eratuko dira, beraz interesa izanez gero lehenbailehen izena ematea gomendatzen dizugu. Epea urriak 30ra arte irekia egongo da.
Zure osasunak merezi duelako!
TAILER TEORIKO PRAKTIKOAK
- Sustatu zure osasun kardiobaskularra - Azaroak 6 - 2 ordu (11.00-15.00 bitartean)
- Elikadura konszientea: Jan eta Izan - Azaroak 20 - 2 ordu (11.00-15.00 bitartean)
- Bizkarraren zaintza - Abenduak 3 - 2 ordu (11.00-15.00 bitartean)
- Bizkarraren zaintza – Abenduak 4- 2 ordu (11:00-15:00 bitartean)
Sustatu zure osasun kardiobaskularra
- Zer da bizi estilo osasungarri eta aktibo bat?
- Ni neu pertsona aktiboa al naiz?
- Lanaldi estatiko eta bizimodu sedentarioek eragin ditzaketen arriskuak.
- Gainpisua
- Hipertentsioa
- Kolesterola
- Bizimodu aktiboaren onurak lanaldian eta denbora librean
- Bizi estilo aktibo baterako tresnak: teknologia berriak
Elikadura osasungarria: Jan eta Izan
Jan eta izan elikadura, nutrizio eta ongizate teoriko-praktiko tailerrak dira.
Gaur egun, bizi dugun egoera eta beharretara egokituak. Elikadura osasuna eta nutrizio gaiak landu, aztertu eta egokituko ditugu.
Elikadurak gure osasunean duen garrantzia azpimarratzeko da. Horrela, nutrizio gaiak modu praktiko eta egokian gure eguneroako bizimoduan txertatuko ditugu.
Honetaz gain, elikadura eta nutrizio kontzientean inguruko lanketak egingo ditugu. Janari eta gorputzarekin erlazio baikorra izaten lagunduko digu; janariaz era osasuntsu eta iraunkorraz gozatzeko.
Norberak, bere eguneroko erritmoa eta ingurua kontuan hartuta, bere osasunaren zaintzarako behar duen tresnak jasoko ditu.
Dieta osasungarri baten oinarriak:
- Dieta orekatua: Oreka kalorikoaren garrantzia
- Pertsona bakoitzari egokitua
- 4-5 otordu egitearen garrantzia
- Tupper osasungarria lanean
- Barazkiak eta fruta, patata eta zereala, proteinazko alimentuak, olio eta gantzak, ura eta gatza
Bizkarraren zaintza
- Bizkarrezurra: Anatomia, fisiologia eta biomekanikan oinarrizko nozioak.
- Bizkarrarentzat arrisku faktoreak: Auto-babes arauak.
- Atal praktikoa: Konpentsazio jarduerak.
Burututako formazioetan langilegoaren jarduera fisikoari dagozkion adierazleak jasoko dira. Honetaz gain, galdetegi ezberdinen bitartez, jarduera fisiko-maila eta dagozkion ohiturak neurtuko dira.
Datu hauen analisiarekin hasierako ebaluazio bat egitea proposatzen dugu:
- Datu antropometrikoen eta biokimikoen analisia. Arrisku aterogenikoen balorazioa.
- Inpedantziometria datuen analisia.
- Elikadura ohituren inguruko galdetegiaren balorazioa.
- Bizkarraren diagnosi funtzionala.
Izan ere, adierazleek gure egoera fisikoa ezagutaraziko digute, hurrengo hilabeteetan zein ekintza egingo diren proposatzeko, azken horien jarraipena egiteko aukera ematen baitigute.
AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA
Ekintza hau aurrera eramateko, Athloneko teknikariak partaide bakoitzarekin banakako elkarrizketa bat burutuko du eta bertan, jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako datu ezberdinak jasoko dituzu. Horretarako, aldez aurretik burututako galdetegiak zein beste batzuk erabiliko dira.
Ondoren, jasotako datuekin partaide bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitutako aholkularitza pertsonalizatu bat burutuko da. Horretarako, jarduera fisikoko teknikariarekin zuzenean kontaktuan egoteko aukera izango duzu, email, hang out edo telefono bitartez. Honek motibazio eta jarraipen egoki bat izatea ahalbidetuko dizu. Prozesu hau abendutik ekainera luzatuko da
Athlon-eko langileen esperientzia ezagutzeaz gain, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista adituaren aholkularitza jasoko dugu, dieta osasungarri bat eramaten lagunduko diguna.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Abendutik ekainera luzatuko den aholkularitza hau burutzeko APP eta teknologia berrietan oinarritutako plataforma bat erabiltzeko aukera izango duzu, zeinaren bitartez:
- Erronka osasungarriak dinamizatuko dira.
- Zure jarduera fisikoa monitorizatuko da.
- Norbanakoaren garapenaren eboluzioa aztertu ahalko da
- Errezeta osasungarriak eta osasunarekin erlazionatutako irakurgaiak eskuragai izango dituzun
- Etab.