Mindfulness
Mindfulness
Gero eta ebidentzia zientifiko gehiago dago esanez meditazioak eta mindfulnessak eragin positiboa dutela gaixotasun fisikoen eta buruko gaixotasunen arrisku faktoreen eta sintomen inguruan. Munduko osasun zentro askok bereganatu dituzte praktika horiek gaixoen bilakaera klinikoa hobetzeko.
Bi orduko hitzaldia honen helburu garrantzitsuena da garunak nola funtzionatzen duen ulertzeko oinarri teoriko neurologikoak eskaintzea eta ezagutzea egunero praktika horiek, meditazio teknikak eta mindfulnessen oinarritutako erlaxazio teknikak, egiteak dakartzan ondorioak.
Mindfulness hitza Sati hitzaren (pali hizkuntza budistakoa) ingelesezko itzulpena da, zeinak erabateko arreta adierazi nahi duen eta bere praktika milaka urteko tradizio budistetatik datorren, meditazioa praktikatzearen bitartez buruaren eta gorputzaren kontenplazioan oinarrituta.
Mindfulssen oinarrituta, erlaxatzeko teknikak eta meditatzeko teknikak egunerokoan erabiltzeak estresa eta antsietatea murrizten ditu.
Antsietate egoerak murriztean, hobekuntza sortzen da immunitate sisteman. Osasuna maila guztietan hobetzen du.
Buruan zarata gutxiago dagoenez, kontzentrazioa hobetzen da eta egindako lana eraginkorragoa da, eta horrek norbere gogobetetzearen hazkundea eta autoestimaren hobekuntza dakartza.
Energia handiagoa duzu (eguneroko abaildura psikologikoan kontsumatu gabekoa) eta, horregatik, sormen egoerak handitzen dira.
Pertsonen arteko eta pertsonak bere buruarekin dituen harremanak hobetzen ditu, entzumen aktiborako gaitasuna handitzen baitu: une oro bestea ikustea komunikazioa blokeatzen duen buru iritzirik gabe.