Jarrera ohitura egokiak
Jarrera ohitura egokien tailerra
Prestakuntza honekin asmoa da prestakuntza eta informazio egokia ematea bistaratze pantailak dituzten ekipoak erabiltzearen ondoriozko arriskuen gainean, bai eta arrisku horien aurrean hartu beharko diren prebentzio eta babes neurrien gainean ere.
Bistaratzeko pantailak dituzten ekipoak erabiltzearen ondoriozko arriskuen gaineko prestakuntza emango da, eta prestakuntza horren barruan nork bere bizkarra zaintzeko baliabideak ere emango zaizkie langileei.
3 ordu eta erdiko saio bat egingo da, eta 15 pertsonako taldeak antolatuko dira:
Hauek dira prestakuntza honetako eduki teoriko-praktikoak:
- Bulegoko lanaren arrisku faktore ergonomikoak eta ezaugarriak.
- Ordenagailuaren aurrean lan egitea: inplikazioak
- Bizkarreko osasun arazoetan eragina duten faktoreak
- Eduki praktikoak:
- Lan ingurunean aplikatu daitezkeen baliabide praktikoak
- Lan ingurunetik kanpo aplikatu daitezkeen baliabide praktikoak
- Oreka pelbikoa
- Bizkarra orekatzeko ariketak
- Hankak orekatzeko ariketak