Hondakinen Kudeaketa

HONDAKINEN KUDEAKETA

Ingurumena kudeatzeko taldeak eta ekonomia zirkularreko taldeak hondakinak kudeatzeko helburuak eta adierazleak ezartzen dituzte urtero. Atal honetan, 2023/2024 ikasturterako organikoa, plastikoa eta papera behar bezala bereiztea da helburua.

Talde horiek, urtero, komunikazio-plan bat definitzen dute ikasleentzat eta langileentzat; haien ekintzen helburua sentsibilizazioa da.

Atal honetan, 2023/2024 ikasturtean egin diren hobekuntza edo proiektuak honako hauek dira:

  • Kontsumitutako bulego-materiala birziklatzea.
  • Edari-latak eta -botilak birziklatzea.
  • Ingurumenarekiko ikaskuntzako eta sentsibilizazioko jarduerak.

Unibertsitatearen jarduerarekin zerikusia duten eguneroko hondakinez gain (irakaskuntza eta ikerketa), beste mota bateko hondakinak sortzen dira, arriskutsu eta ez-arriskutsu gisa katalogatuta daudenak.

“Baimendutako hondakin-kudeatzaileak” figuraren bidez kudeatzen dira hondakin-mota guztiak, eta, haiekin elkarlanean, hondakinak berreskuratzea edo balorizatzea sustatzen da. Hala, 2023/2024 ikasturtean, hondakin ez-arriskutsuen % 100ek eta hondakin arriskutsuen % 52,38k (% 38,09k aurreko ikasturtean) berreskuratze- edo balorizazio-eragiketak egin zituzten.