Energia Kontsumoa

ENERGIA KONTSUMOA

Energia-kontsumoaren kontrola eta murrizketa funtsezkoa da ekonomia zirkularraren ereduaren ezarpenaren barruan. Hala ere, pertsona baliokide bakoitzeko energia-kontsumoaren adierazle erlatiboa azken urteetako kudeaketa-planen garapenean zehar trazatu da. Horrela, teknologia berriak (LED argiteria, freecoolinga, eguzki-plakak, eta abar), sistema berriak (presentzia-detektagailuak, energia-kontagailuak, eta abar) eta kontrol-modu berriak (klimatizazioaren eta berokuntzaren urruneko kontrola, argiteriaren urruneko kontrola, eta abar) sartu dira, eta horrek ezarritako helburuak lortzen lagundu du.

Ingurumen-taldeak urtero ezartzen ditu energia-kontsumoa murrizteko helburuak eta adierazleak. Atal honetan, 2022/2023 ikasturtean aplikatu diren hobekuntzak honako hauek dira:

  • Goiru egoitzako kontsumo elektrikoa % 13,3 (85.252 kWh) murriztea, instalazio fotovoltaikoa abian jartzeagatik.
  • Uribarriko egoitzako kW-ak % 13,3 murriztea, fluoreszenteak LEDekin ordezkatzeagatik (partzialki).
  • Iturripe egoitzan kontsumo elektrikoa % 1,1 murriztea, Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) hozteko freecooling sistema bat instalatzeagatik.