Proiektu berria
Prozedura
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa osatzen duen komunitateko edozein kideak parte hartu dezake “NiZuGu MUgituz Bizitza Unibertsitarioa” gunean; ikasle, irakasle, ikerlari zein langile.
Ideia bat proiektu bihurtzen da harrera orrian zehaztu eta balidatua denean. Ondoren, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta proiektuan interesa azaldu duenaren arteko kontratua baieztatzen da.
Harrera orria
Proiektuak bideratzeko lehenengo urratsa harrera orria betetzea litzateke. Proiektuan parte hartzaile edo antolatzaile gisa jardun daiteke. Dagoeneko aktibaturik dagoen proiekturen baten izena emateko aukera emango luke baina baita proiektu berri baten sorrera erregistratzekoa ere.
Bete harrera orria eta esaiguzu zure ideia
Balidazioa
Harrera orria era egokian beteta egotea
- Nazio Batuen Giza Eskubideen aurkako ekimenik ez bultzatzea
- Proiektuaren helburuak MGEPeko “misio”, “bisio” eta “baloreekin” bat etortzea.
- Proiektua ahalbidetzeko ezagutzak eskuratzeko bidegarritasuna izatea.
- Proiektua ahalbidetzeko baliabideak eskuratzeko bidegarritasuna izatea.
- Garapen jasangarria bultzatzea (GJH).
Kontratua
NiZuGu Mugituz Bizitza Unibertsitarioaren testuinguruan kontratu hitza ikaslearen eta unibertsitatearen arteko konpromezuari buruz ari da. Ikasleari dagokionez, ondoren zehazten diren konpromezuak hartuko lituzke:
- Datu pertsonalak jaso.
- Datuen erabileraren onarpena.
- Arautegiaren onarpena.
- Emaitzen erabileraren jabetza MGEP-ena izango da. Propiedad intelectual (alumno) Propiedad industrial (MGEP).
Unibertsitateak, berriz, ondoko konpromezuak hartuko lituzke:
- Proiektua aurrera eramateko gunea zehaztea.
- Proiektua gauzatzeko baliabideak eskuratzea.
- Aholkularitza teknikoak behar izanez gero, irakasleak eskuragarri izatea.
- Proiektuaren garapenari jarraipena egin eta orientatzeko bidelagun profesionalak eskuragarri izatea.
- Ikaslearen konpetentzien garapena ECTS kredituen bidez ziurtatzea.
Garapena
Proiektu baten arrakasta neurtzeko garaian ez da lorturiko emaitza, soilik, kontutan izango baita berau gauzatzeko bizi izandako prozesua ere. Horregatik prozesuaren jarraipena egitea ezinbesteko da.
Aipaturiko jarraipena NiZuGu MUgituz Bizitza Unibertsitarioaren arduradunen esku egongo da, koordinatzaile eta dinamizatzailea hain zuzen ere. Jarraipena 3 ardatzetan oinarrituko da:
- Programazioa
- Konpetentzien garapena
- Aurrekontuak
Araudia
1.ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
1.1 Eskubideak:
- MGEP-eko edozein eskolaz kanpoko ekintzetan (kultura, kirola eta osasuna, solidaritatea, ekintzailetasuna) parte hartzea.
- Edozein proiektu proposamen aurkeztea.
- Balidaturiko proiektuak gauzatzeko baliabideak eskuragarri izatea (zerbitzuak, instalakuntzak, ekipamendua).
- Eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa eskuragarri izatea.
- Kexak edo eta hobekuntza proposamenak egiteko aukera izatea.
- MGEP-eko estatutuek jasotzen dituzten beste hainbat.
1.2 Betebeharrak:
- Unibertsitateko legeria eta NiZuGu araudian xedatutakoa errespetatzea, bai eta MGEPeko eta MUko organo eskudunek hori aplikatzeko ezartzen dituzten jarraibideak ere.
- Inoren eskubideak errespetatzea, zuzen jokatzea eta ikastetxeko persona guztiak behar bezala tratatzea.
- Ikastatxeko instalazioak, altzariak, materiala eta ekipamendua errespetatu eta erabilera-baldintzat onetan kontserbatzea.
- Elkarbizitzarako eta lokalak eta ordutegiak erabiltzeko arauei buruz xedatutakoa errespetatzea, eta ikastetxearen harmonia bermatzea.
2.ELKARBIZITZARAKO ARAUAK ETA ZENTROKO ZERBITZUAK, INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA ERABILTZEKO BALDINTZAK
2.1 Bizikidetza-arauak:
- Zentroko instalazioak eta altzariak zaintzeko konpromisoa hartzea.
- Zentroaren barruan eta sarbideetan ez erretzea.
- Zentroan alkoholdun edaririk edo drogarik ez sartzea edo ez kontsumitzea.
- Zentrora mozkortuta edo behar ez bezala ez sartzea.
- Zaindu egin beharko da soinuaren edo audioaren bolumena, zentroko gainerako erabiltzaileak ez molestatzeko.
- 5. eraikinerako sartzeko idazkaritzan bisita orria bete beharko da.
2.2 Funtzio anitzeko gelako arau espezifikoak:
- Hartu den moduan itzuli beharko da.
- Erabilera egoki bat egin beharko da.
- Materiala zaindu beharko da.
2.3 MUMAKERS tailerreko arau espezifikoak:
- Hartu den moduan itzuli beharko da.
- Erabilera egoki bat egin beharko da.
- Ezingo da erramintarik bertatik atera.
3.DIZIPLINA-ARAUBIDEA
Barne-diziplina ez betetzea zuzendu ahal izango da, honako hauek baloratuz: asmoa, gainerako erabiltzaileak asaldatzea, eragindako kalteak eta errepikapena edo berrerortzea, hurrengo baremoaren arabera. Hutsegiteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.
3.1 Falta arinak:
- Araudi honetan zentroko zerbitzu, instalazio eta ekipamenduen erabilerari buruz araututako arauak behin eta berriz ez betetzea.
- Araudi honetan araututako bizikidetza-arauak behin eta berriz ez betetzea.
- Zerbitzuen erabilera arduragabea eta zentroko ondasunen narriadura arina, betiere behar bezala konpontzen badira.
- Garbiketari eta higieneari buruzko arauak haustea.
- Egoitza komunak behar ez bezala edo gehiegikeriaz erabiltzea.
3.2 Falta larriak:
- Zentroko arduradunen agindu, jarraibide edo erabakiak modu larrian eta nabarmenean ez betetzea.
- Larritzat joko da alkohola edo beste edozein substantzia estupefaziente kontsumitzeko debekuari buruzko aginduak edo jarraibideak ez betetzea.
- Ikastetxean sartzea eta bertan egotea ikastetxea ireki eta ixteko ordutegitik kanpo.
- Zentroko gainerako erabiltzaileekiko edo arduradunekiko, bai eta lotuta dagoen edo bertan dagoen beste edozein pertsonarekiko ere, errespetu eta begirune falta larria izatea.
- Ondasun higigarriak eta higiezinak nahita suntsitzea edo hondatzea.
- Elkargoa edo haren ondasun higigarriak eta higiezinak araudian ezarritakoez bestelako helburuetarako erabiltzea.
- Soinuek, algarabiak, audio altuek, etab. eragindako harmoniaren asaldura larria.
- Diziplina-araubideko araudi orokorrak falta astuntzat jotako edozein jokabide egitea zentroaren eremuan, edo arau-hauste penala edo herritarren segurtasunaren aurkakoa den edozein jokabide egitea, horien artean, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25. artikuluaren arabera, leku, bide, establezimendu edo garraio publikoetan kontsumitzea, bai eta, nahiz eta psikotoxikoak ez izan, trafikora bideratutako substantzia ez-toxikoak edo psikotoxikoak edukitzea ere.
- Ikasturte berean hiru hutsegite arin egitea edo hutsegite arin bera errepikatzea.
3.3. Falta oso astunak:
- Ikasturte berean bi hutsegite larri edo gehiago.
- Unibertsitatetik kanporatzea dakarren unibertsitateko diziplina haustea.
3.4. Zehaztapenak eta ondorioak:
Arau hauek MGEPen matrikulatutako ikasle guztiei daude zuzenduta. Arauak ez betetzea, falta arin edo larritzat har daiteke, eta kasuan kasu dagokiona erabakitzeko irakaslea aski izan daiteke; edota lan-taldeko koordinatzailea, titulu koordinatzailea zein Koordinatzaile Akademikoaren parte hartzea ekar lezake. Ezarri litekeen zigorra arreta deitzetik hasi eta eskolatik botatzeraino iritsi daiteke, hurrenkera honetan: ahoz atentzioa deitu, arlo akademikoko titulu koordinatzailearekin egoera partekatu eta beharrezkoa izango balitz espedientea zabaldu.
Ebaluaketa
- ECTS-en akreditazioa (ordu kopurua/asistentzia)
- Hurrengo ikasturterako proposamena (aurrekontua)
- Inkesta (balorazioa)