Ikasleriarentzako informazioa
Programa Duala
Unibertsitate berritzaile bat gara, ingurune sozial eta enpresarialarekin konprometituak.
Programa Dualak enpresan ikasle bakoitzari egokitutako aldaeratan oinarrituriko esperientzia eskaintzen du.
Gure programa moldatuz joan gara 50 urte baino gehiagoko historian zehar gure inguruneko aldaketa kulturalera egokituz.
Gure xedea Txandakako Prestakuntza, Gradu/Master Bukaerako Lanak honi erantzutea da:
Kalitatezko ikasketa esperientzia izatea ikasleentzat.
Enpresa beharrei.
Kanpo irizpideei (nazionalei eta europarrei).
Zertan datza Programa Dualak?
- Uztartzen da formazioa enpresan eta unibertsitatean.
- CVa aberasten duen enpresa ikasketa esperientzia da.
- Ikasketak finantzatzeko modu bat da.
Modalitateak
Dual programaren barruan, bi modalitate eskaintzen dira ikasleen interesen arabera.
Lan Ikaste Partekatzea
- Ikasketen edozein fasetatik.
- Modu malgua, hasiera eta amaiera ikasle bakoitzari egokituta.
- SET-en erregistratzen da (Tituluaren Osagarri Europarra).
- Lanaldi erdi.
- Eskaera epe nagusiak: uztaila eta abendua.
Gradu Bukaerako Lana / Master Bukaerako Lana (GBL/MBL)
- GBL/MBL Karrera Bukaerako Proiektuak.
- Gradu edo masterreko azken urtean zehar.
- SET-en erregistratzen da (Tituluaren Osagarri Europarra).
- Lanaldi osoa.
- Eskaera epe nagusiak: uztaila eta abendua.
Dual Programa
Parte hartzen duen ikasleak Aipamen Duala lor dezake, baldin eta ibilbide duala 3. eta 4. mailan edo 1. eta 2. Masterrean egiten badu. Titulazioak ebaluazio positiboa izan behar du azterketa duala egiteko.
* Graduko lehenengo mailako ikasleentzat ez dago aktibatuta
Ikasleentzat dokumentu interesgarriak