Kudeaketa prozesua
Kudeaketa prozesua
1. Pausoa
Unibertsitateak ikasleentzako informazio saioak antolatzen ditu orientazio plana jarraituz.
2. Pausoa
Graduko edo Masterreko ikasleek Lan Ikaste Partekatze (LIP) programan parte hartzeko eskaera egiten dute, ikasketen edozein fasetan, Interneten horretarako garatutako aplikazioa erabiliz.
Ikasleek eskaera orria betetzen dute informazio hau emanez:
- CV zuzena eta eguneratua (argazkiarekin)
- Harremanetarako datuak
- Berezitasuna eta ikastaroa
- Lehentasunak: interes geografikoak, auto baliabideak eta abar
- Bekabiden izena emanda duzun
3. Pausoa
Lan Ikaste Partekatze programan parte hartu nahi duen enpresak eskaera apliakzio honen bidez egin beharko du.
Enpresak honako informazioa eduki behar du:
- Enpresaren datu administratiboak.
- Lan Ikaste Partekatzeari buruzko datuak, iraupena, horren arduraduna eta kontaktua.
- Kontratu mota: HLH / Kontratua (administratiboki nola arautuko den).
- Proiektuaren xehetasunak (deskribapena, helburuak eta faseak).
- Oharrak (beharrezko profileko eskakizunekin lotuta).
LIP tituluaren arduradunak enpresak deskribatutako prestakuntza proiektua ikaslearen profilera egokitzen dela bermatzen du. Bestela, konpainiarekin koordinazio prozesua abiarazteko beharrezko informazioa osatzen du.
4. Pausoa
Enpresek jasotako eskaerak eta ikasleek jasotako eskaerak konparatu ondoren, LIPeko koordinatzaileak hautaketa prozesu bat abiarazten du. LIPeko koordinatzaileak, prozesu honetan, honako informazioa hartzen du kontuan:
- Enpresak zehaztutako prestakuntza proiektuaren maila eta honen baldintzak.
- Ikaslearen jarrera aurreko etapetan.
- Ikasleek eskaera aplikazioan emandako informazioa.
- Aurreko etapetan lortutako emaitza akademikoak.
5. Pausoa
Unibertsitateak enpresaren eskaerarekin bat datozen hautagaien CVak partekatzen ditu.
6. Pausoa
Enpresak proposatutako hautagaien hautaketa prozesua garatzen du.
7. Pausoa
Enpresak hautagai baten baliozkotzea egin ondoren, unibertsitateak konpainiaren beharrezko administrazio prozedurak koordinatzen ditu.
8. Pausoa
Unibertsitateko administrazioaren baimena eman ondoren, enpresan bere jarduera hasten du ikasleak.