Hezkuntza Eredua
Hezkuntza eredua
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa (MU-GEP) hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan hezkuntza zentroa da. Eredu honen bitartez, ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu. Izan ere, MU-GEPen misioa lana eta ezagutzaren trasferentziaren bitartez gizartearen eraldaketa lortzea du helburu eta gure ikasleak lan merkatura txertatuz misio hori betetzen dugu. Helburua garbi izanik, dokumentu honetan aipaturiko hezkuntza ereduaren oinarriak jasotzen dira.
Ingeniaritza ikasketetan zehar landu nahi dena ikaste emaitzak dira; hau da, ebidentziatu daitezkeen gaitasunak. Beste era batean esanda, produktuak, jarduerak, proiektuak, etab. egin, errepikatu eta sortzeko gaitasuna ematen duten ezagutzetan oinarritutako ikaste emaitzak lantzen eta ebaluatzen ditugu. Hauen bitartez, ikaslea pertsona eta profesional bezala bere grapenean pausuak ematen joatea bilatzen da, kasuan kasu definitu dugun irteera profila lortuz.
Garbi dago bide hori pertsonak, ikasleak kasu honetan, egin behar duela, ardura berea dela, eta MU-GEPen eginbeharra, norbanakotik hasi eta erakundea bere osotasunean aintzakotzat hartzera arte, ikasleak bide hori egin dezan bidelaguntza eskaintzea da; ez bait dezagun ahaztu, gure helburua, ikasleek bide hori egin eta pertsona profesionalak izatera iristea dela.
Hezkuntza eredua