EU4DUAL
Zer da EU4DUAL?
EU4DUAL Ikasketa Dualen Europako Unibertsitatea da Mondragon Unibertsitateak lideratzen duena. Aliantza horren helburua Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzea da, erronka globalak ebazteko prestakuntza duala erabiliz. Aliantzak jakintza sortzen du etorkizun iraunkorragoari eta gizartearen eta enpresen garapen arduratsuari nola lagundu jakiteko, eta, horretarako, hainbat gai lantzen ditu, hala nola industria 5.0, zahartze osasungarria eta ekonomia berdea. EU4DUALek, gainera, unibertsitate dualak eskaintzen dituen programa gehienetan gutxienez erakundeko bi kideren ikerketa-, irakaskuntza- edo praktika-elementuak sartzen direla bermatu nahi du. Era berean, mikrokredentzialez osatutako atari bateratu bat jarriko da abian, erronka handiei lotutako etengabeko prestakuntza profesionala eskainiko duena, eta, horrekin batera, helburuak lortzen laguntzen duten proiektuak batera ikertzeko ekosistema bat. Azkenik, nazioz gaindiko lanean oinarritutako ikasketa-programa bat sortzen ari da, tokiko enpresen eta enpresa globalen laguntzarekin.
74.420 ikasle
eta 6.691 langile.
588 Campus
40 DUAL ikasketa-programa.
Noticias
EU4DUAL EU4Dual-ek, Ikasketa Dualen Europako Unibertsitateak, dagoeneko ireki du bere Urteko Konferentziarako izen-ematea 2024·11·27
EU4DUAL EU4Dualeko kide den Duale Hochschule Baden-Württemberg unibertsitateak gure fakultateak bisitatu ditu 2024·09·17
EU4DUAL EU4DUAL Aliantzaren lehen konferentzia Maltan 2024·05·02
EU4DUAL Ana Zubiaurre eta Monica Gago EU4Dual aliantzak Budapesten egin duen bilkuran izan dira. 2024·01·22
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Aliantzaren webgunean, botoi honi klik eginez. EU4DUAL
“EU4Dual” proiektuak Unibertsitate Ministerioak emandako finantzaketa du. Webguneko atal honen edukia Mondragon Unibertsitatearen ardura esklusiboa da. Unibertsitate Ministerioa ez da hemen zabaltzen den informazioaz egin daitekeen erabileraz arduratzen".