Euskara

EUSKARA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Euskara Batzordearen misioa da eragile aktiboa izatea MGEPen eta gizartearen euskalduntzean, erabilera hizkuntza nagusia euskara izanik eta euskarazko ezagutza teknikoa zabalduz. 2006.urtean eratu zen batzordea eta erakundeak egiten dituen Plan Estrategiko eta Kudeaketa Planetan bere lanketa propioak izan ohi ditu (dagozkion helburu, indikatzaile eta prozesuekin).

2021-2024ko Euskararen Plan Estrategikoaren helburuak:

  1. Euskararen ezagutza lantzea.
  2. Euskara MGPEko kide ororentzako harrera hizkuntza izatea.
  3. Enpresen euskalduntzean bidelagun izatea.
  4. Euskara planaren komunikazioan sakontzea.
  5. Motibazio ekintzen bidez euskaldunen aktibazioa bultzatzea.
  6. Arnasguneak bultzatzea.
  7. Bilbon euskararen presentzia areagotzea.

Langileen %91k euskaraz ulertzen du

Langile artean 2024ko neurketaren arabera euskararen erabilera %55koa da.

2024an euskara ikasi duten langileak: 11

 

Euskara Batzordea osatzen duten pertsonak orotariko perfila dute: Koordinazio Orokorreko ordezkariak, euskara teknikaria, irakasle-ikerlariak eta Kontseilu Sozialeko ordezkariak besteak beste.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak euskararekin lotutako hainbat foroetan parte hartzen du:

  • Arrasateko Euskalgintzaren Mahaia.
  • Euskaraldia.
  • Materialen Kongresua.
  • Mondragoneko Euskara Foroa.
  • Ikergazte.
  • Euskaragileak taldea.
  • Proiektu kudeaketa hiztegiaren sorrera.

Euskararen inguruan publikatutako hainbat berri