Jasangarriko Helburuak

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Enpresagintza Fakultateak bere jardueraren azken xede du eraldaketa soziala. Horrela, bere esparruan burutzen dituen jardueren zentzua gizarte iraunkorragoa bultzatzeko asmoan oinarritzen dira.

Enpresagintza kooperatiba elkartea izanik bere izaeraren muinan dago eraldaketa sozialaren xedea, helburu horrekin sortu baitziren Mondragoneko kooperatibak. Era berean, hezkuntza dago printzipio kooperatiboen erdigunean, mugimenduaren sorburu eta arazo sozialen konponbide bihurtuz. Hori guztiagatik, pertsona, enpresa eta gizartearen eraldaketa gure fakultatearen bisioan jasotzen da. Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH-ODS) tresna oso aproposa dira eraldaketa sozialaren ibilbidean ematen diren urratsak antolatzeko eta hura neurtzeko.

Gure jarduerari neurria hartzen joateko, Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako aginte panela osatu da.

Hona hemen 2021-22 ikasturtearen argazkia ematen diguten adierazle sorta:

 

512x262

512x262

  • Prestakuntza dualeko ikasleak: 324 (+%17)
  • Doktoretzako ikasleak: 32 (+%3)
  • Barneko doktoregaiak: 23 (+%43)
  • Defendatutako tesiak: 4 (=)
  • Gradu eta Master Amaierako lanak:
    • GBL myGADE: 110 (+%25)
    • GBL LEINN: 123 (+%167)
    • MBL: 99 (+22%)
  • ODS eta garapen jasangarriaren inguruko berarriazko prestakuntza myGADE eta LEINNen.
  • DOCENTIA akreditazioa duten irakasleak: 49 (+%9)
  • UNIBASQ akreditazioa duten doktoreak: 17 (-%6)
  • Langile elebidunak: %91 (+%4)
  • IV. Berdintasun Diagnostikoa eta Planaren azken urtea
  • Berdintasunerako Erakunde laguntzailea Emakunden, 2010etik.
  • M8 eta A25 egunetako sentsibilizazio kanpainak
  • Langile talde parekidea: 60% emakumeak
  • Kontseilu Errektorea eta Kontseilu Soziala organo parekideak
  • Ikertzaile emakumeak: %60
  • Soldata arrakala: %10 (-%10 2014tik)
  • Graduko ikasle taldeak parekideak
  • Hizkuntza inklusiboaren erabilera
  • Sexu jazarpenaren aurkako protokoloa

512x262

512x262

  • Bere esparruan lan egiten duen enpleguaren tasa: %92 (-%4)
  • Urtebetera lanean dauden graduko ikasleak: %83 (=)
  • Urtebetera lanean dauden masterreko ikasleak: %88,5 (-%5)
  • Sortutako start up kopurua: 25 (+%92)
  • Start up berrietan sortutako lanpostu kopurua: 69 (+%68)
  • Langile kopuruaren hazkundea: 167 lankide (+%11)
  • Enplegu kooperatiboaren sorrera: 8 bazkide berri
  • Hurrengo urtean lanean jarraitzen duten kontratudun berriak: %77 (-%10)
  • Langileek asebetetzea (ECO inkesta): 4,8 (=)
  • Lan ingurune segurua, Lan Arrikuskuen Prebentziorako Planaren bitartez
  • Bekabide programan parte hartzen duten ikasleak: 67 (+%1,5)
  • ESKUZABAL proiektuan parte hartzea
  • PAUSO BERRIAK programan parte hartzea
  • Oñati, Bidasoako eta BBF eraikinek irisgarritasun ziurtagiria dute
  • Fotokopia kopurua murriztea: 564.455 fotokopia (-%32)
  • Inpresoretako toner kopurua murriztea: 18 unitate (-%25)
  • Lankide berri guztiei kristalezko botila oparitzen zaie, plastikoaren erabilera murrizteko.
  • Kafe makinetan norberak eramandako edalontzia jarri daiteke, plastikoaren erabilera murrizteko.
  • Komuneko paperaren gastua mantendu da, nahiz eta langile eta ikasle kopurua igo.

512x262

 

  • Ikerketa eta transferentziako jardueraren hazkuntza: 65 proiektu (+%18,18)
    • Europako proiektuak: 2 (-%33)
    • Eusko Jaurlaritza: 2 (=)
    • Foru Aldundiak: 16 (+%33)
    • Enpresekin proiektuak eta ezagutzaren transferentzia: 105 (+%118)
  • Era berean proiektu hauek hainbat GJHetan eragin zuzena izan dute, bere aztergaia dela eta:
  • Ikerketaren difusioa: 9 (-%56,25)
    • Monografiak: 1 (-%66,6)
    • Kapituluak: 3 (-%25)
    • Artikuluak: 2 (=)
    • Kongresu eta hitzaldiak: 3 (-%57,14)
  • Langileen prestakuntzarako gastua: pertsonal kostuaren %3,7 (-%3)
  • Garapen Zientifikoa bultzatzeko planaren diseinua eta inplantazioa