Berdintasuna
Berdintasuna
Berdintasunaren aldeko erakunde laguntzaile izatea bere egunerokotasunean isladatzen da eta bere aktibitate guztietara zabaltzen da, bai prestakuntza-programetan, bai ikerketaren esparruan.
Hori islatu da Fakultateko errealitatearen azterketa kuantitatibo eta kualitatibo baten bidez egindako berdintasun-diagnostikoan. Kooperatibaren plantillari, arduradunei eta gobernu-organoei buruzko datu orokorrak aztertu dira, bai eta erreklutamenduarekin, atxikipenarekin, garapen profesionalarekin eta sozietate-kontsolidazioarekin zerikusia duten gaiak ere. Halaber, lan- eta familia-bizitzaren integrazioa aztertu da, eta, azkenik, genero/sexu ikuspegia ikerketan eta hura prestakuntza-programetan integratzea.
Diagnostiko horren amaieran, berdintasunari buruzko hausnarketa eta ekintza-plana egin dira, lau lan-arlo estrategikotan islatzen dena:
- Berdintasunari buruzko sentsibilizazioa eta prestakuntza.
- Pertsonak kudeatzeko prozesuetako ekintzak.
- Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzearekin eta ongizatearekin lotutako ekintzak.
- Ikerketan eta prestakuntza-programetan genero-ikuspegia txertatzeko ekintzak.
Plan horrekin, Enpresagintza Fakultateak urrats argiak ematen jarraitzen du, eta berdintasunaren aldeko erakunde laguntzaile gisa berresten, eta gizarte eta enpresa berdinzaleagoen alde lan egiten jarraitzeko bokazioa berresten du.