BDATA 2021-2022 hezkuntza eskaintzeko eredua
Business Data Analytics-eko Gradua (BDATA)
Batetik, graduaren hasierako datak eta gai orokorrak zehazten ditugu, eta, bestetik, BDATA graduaren ikaskuntza-dinamikak eta ebaluazio-sistema.
1. Hasiera-datak eta gai orokorrak
Hauek dira graduko maila bakoitzeko hasiera-datak:
- Business Data Analytics 1: irailak 21
- Business Data Analytics 2: irailak 21
Gizarte-distantziako irizpideak betetzeko, taldea bitan banatuko da, irakaskuntza bi taldeetan gerta dadin, aurrez aurreko formatuan, gela desberdinetan.
Bi mailak Bilbao Berrikuntza faktoria campusean egongo dira (Uribitarte kalea 6) abendura arte. Urtarriletik aurrera, ASFabriken (Zorrotzaurre) egongo dira.
2. Ikaskuntza-dinamikak
Business Data Analytics-en, ikaskuntza-dinamikak erronken garapenean oinarritzen dira; beraz, horiek garatzeko saioak aurrez aurre egingo direla bermatuko da.
Formatu erdipresentziala aurreikusten da gizarte-distantziako irizpideei eusten zaien bitartean. Beraz, egun batzuetan prestakuntza online izango da. Ikastaro bakoitzean, online prestakuntza-egunak honako hauek izango dira:
- Business Data Analytics 1: astearte eta ostegunetan online.
- Business Data Analytics 2: astelehena, asteazkena eta ostirala online.
Gizarte-distantziako neurriak lasaitzen badira, formatu erabat presentzialera itzuliko da, taldeka banatu gabe.
Bi mailatako ordutegia berdina izango da, 8: 30etik 14: 30era astelehenetik ostiralera.
3. Ebaluazioak
Ebaluazioa etengabeko ebaluazioan oinarritzen da, azterketak eta banakako lanak barne, eta baita erronken ebazpenak ere. Eredu horrek indarrean jarraitzen du, osasun egoera edozein dela ere.