Zer da doktoregoa?

Doktorego Programa

Ingeniaritza Aplikatuan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 4 urte

Jarduera partzialean: 7 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

30 plaza

Hezkuntzak

Gaztelera, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Zer da Doktoregoa?

Doktoretza aldiaren helburua doktoregaiak ikerketa proiektu bat garatzea da, amaieran doktoretza tesi bat egiteko. Proiektua doktoretza programari lotutako ikerketa taldeetako bateko doktore batek gidatuta egingo da. Tesiak beste erakunde bateko zuzendari bat ere eduki dezake.

Programak ikerketa egiteko beharrezkoak izan daitezkeen zerbitzu eta azpiegiturak jartzen ditu doktoretzako ikasle guztien eskura.

Prozesua doktoregaia doktoretza programa honetan matrikulatzen denean hasten da, eta hiru urteko iraupena dauka, prozesua denbora osoko dedikazioan egiten bada (beste bi urte gehiago ere luzatu daiteke, ezohiko moduan), eta bost urtekoa, prozesua denbora partzialean egiten bada (beste hiru urte gehiago ere luzatu daiteke, ezohiko moduan).

Doktoregaia urtero matrikulatu beharko da doktoretza programan. Prozesuaren hasieran tutore bat esleituko zaio, prozesuan gidatu eta jarraipena egiten lagunduko diona. Programak doktoregaiari zuzendari bat edo batzuk esleituko dizkio, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

Doktoregaiak urteko Ikerketa Plan bat egingo du, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, eta bertan ikerketa lana osorik garatzeko plangintza estrategikoa eta ikasturtean egingo diren ikerketa eta prestakuntza jarduerak zehazten dituen urteko plangintza sartuko du. Era berean, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, Jardueren Dokumentu Pertsonalizatua (JDP) prestatzen joango da, doktoregaiak ikasturte bakoitzean garatzen dituen jarduera guztiak jasoko dituena, agiri bidez justifikatuta. Dokumentu hori modu kualitatiboan ebaluatuko da, doktoretza tesia defendatzen den unean.

Nazioarteko Doktorearen aipamena eskuratu nahi izanez gero, doktoregaiak gutxienez hiru hilabete eman beharko ditu goi mailako heziketa zentro batean edo ikerketa zentro batean, Espainiatik kanpo.  Bere tesia defendatzeko, kontuan hartu beharko du horren gainean doktoretza programa honek arautzen duena.

Behin tesia bukatuta eta dagozkion izapideak bukatu eta gero, doktoregaiak bere tesiaren defentsa publikoa egingo du esleituko zaion epaimahaiaren aurrean eta programa honen araudiaren arabera.

 

Doktoretza Programaren koordinatzailea

Jose Manuel Abete


Doktoretza programako batzorde akademikoa (DPBA):

  • Kide iraunkorrak:
    • Doktoretza Programaren arduraduna
    • Masterretako ordezkariak diren 2 doktore (Departamentu bakoitzeko bat)
    • Ikerketa lerroetako ordezkariak diren 2 doktore (Departamentu bakoitzeko bat)
    • 4 doktore (departamentu bakoitzeko bi), tesiak zuzentzen esperientzia dutenak
    • Ikasketen koordinatzailea
    • Idazkari akademikoa
    • Zerbitzu Akademikoen ordezkari 1
    • Pertsonen Administrazioko ordezkari 1
  • Gonbidatuak:
    • Mekanika eta Industria Ekoizpeneko Departamentuko koordinatzailea
    • Elektronika eta Informatikako Departamentuko koordinatzailea

Unibertsitatea baino gehiago gara