Sarrera eta onarpena
Leku kopurua
Doktorego-programak 5 leku eskaintzen ditu urtean.
Sartzeko baldintzak
Doktorego-programan sartu ahal izateko baldintzak:
- Oro har, doktorego-programa honetan sartzeko, beharrezkoa izango da unibertsitateko graduaren edo baliokidearen eta masterraren Espainiako titulu ofizialak izatea.
- Era berean, programan sartu ahal izango dira baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak:
- Espainiako edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruko beste herrialde bateko unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan 300 ECTS kreditu gainditu izana gutxienez; horietatik, gutxienez 30 kredituk master-mailakoak izan beharko dute.
- Espainiako gradu-titulu ofizial bat izatea, gutxienez 300 ECTS kredituko iraupena duena. 99/2011 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritako prestakuntza-osagarriak ikasi behar izan dituzte tituludun horiek ezinbestean, salbu eta gradu-tituluari dagokion ikasketa-planak barne hartzen baditu ikerketa-prestakuntzako kredituak, master-ikasketetatik datozen kredituen baliokideak direnak, prestakuntza-balioari dagokionez.
- Atzerriko prestakuntza-sistemetan eskuratutako titulu bat izatea; unibertsitateak aldez aurretik egiaztatuko du titulu hori Espainiako master-titulu ofizial baten prestakuntza-mailaren baliokidea dela eta emandako herrialdean doktorego-ikasketak egiteko gaikuntza ematen duela.
- Espainiako beste doktore-titulu bat izatea, unibertsitatearen aurreko antolamenduen arabera eskuratutakoa.
Gainera, doktoregaiek gauza izan beharko dute gaztelania eta ingelesa ulertzeko eta hizkuntza horietan hitz egiteko. Horretarako, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (CEFR) B2 maila dutela frogatu beharko dute, bi hizkuntza horietan.
Sarrera profil gomendatua
Programa honetarako hiru sarrera-profil definitu dira, jarraian deskribatuko direnak.
Espainiako Unibertsitate Sistemako gradu-titulazio hauek hartzen dira kontuan (edota horien baliokide direnak, eduki eta konpetentziei dagokienez).
1. sarrera-profila
Gastronomia eta/edo nutrizioaren alorreko titulazioak.
- Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako gradua
- Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradua
- Nutrizioko gradua
- Gastronomiako gradua
- Gastronomia Mediterraneoko gradua
- Elikagaien Teknologiako gradua
- Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua
- Elikagai Produktu eta Prozesuen Berrikuntzako gradua
2. sarrera-profila
- Albaitaritzako gradua
- Biokimikako gradua
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua
- Farmaziako gradua
- Biologiako gradua
- Bioteknologiako gradua
- Kimikako gradua
- Fisikako gradua
- Ingurumen Zientzietako gradua
- Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Teknologiako gradua
3. sarrera-profila
- Arteko gradua
- Antropologiako gradua
- Soziologia Aplikatuko gradua
- Enpresen Administrazio eta/edo Zuzendaritzako gradua
Goi-mailako Hezkuntzako Espainiako Kualifikazio Esparruko (MECES) 3. mailako titulurik ez dutenez doktorego-programan zuzenean sar ezin daitezkeen ikasleek gutxienez 60 ECTSko unibertsitate-master bat izan behar dute, gastronomia-zientzien arlokoa eta ikerketarekin lotutakoa.
Zuzeneko sarbidea
Goian aipatutako profilak dituzten eta Gastronomia Zientzietako unibertsitate-masterra edo eduki eta gaitasunetan baliokidea den bat egin duten tituludunak doktoregoan sartuko dira prestakuntza osagarririk egin behar izan gabe.
Sarbidea prestakuntza osagarriarekin
Prestakuntza osagarria Gastronomia Zientzietako unibertsitate-masterreko irakasgai espezifikoetako edukiak dira. Zenbait modulu definitu dira ikerketa-lerro bakoitzerako.
Doktorego-programaren batzorde akademikoak definituko du izangai bakoitzaren prestakuntza osagarria, aldez aurretik egin duen prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arabera.
ÁREA 1: ÁREA CIENCIAS DE LA ALIMENTACIÓN (mín 6 - más 30 ECTS)
ÁREA 2: ÁREA GESTIÓN, SOCIEDAD Y CULTURA (mín 12 - máx 30 ECTS)
ÁREA 1: ÁREA CIENCIAS DE LA ALIMENTACIÓN (mín 12 - más 30 ECTS)
ÁREA 2: ÁREA GESTIÓN, SOCIEDAD Y CULTURA (mín 12 - máx 30 ECTS)
ÁREA 1: ÁREA CIENCIAS DE LA ALIMENTACIÓN (mín 18 - más 30 ECTS)
ÁREA 2: ÁREA GESTIÓN, SOCIEDAD Y CULTURA (mín 18 - máx 30 ECTS)
Los y las estudiantes admitidas a los que les corresponda cursar complementos formativos deberán cursarlos y superarlos durante el primer año de estancia en el programa, siendo la no superación de estos en el tiempo estipulado causa de expulsión del programa.
Sarrera
Sartzeko baldintzak
Doktorego-programan sartu nahi duten izangaiek merezimenduen zerrenda bat aurkeztuko dute Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateak ezarritako epean. Doktorego-programaren batzorde akademikoak merezimenduen hasierako balorazioa egingo du eta elkarrizketa baterako deituko ditu izangaiak.
Batzorde akademikoak irizpide hauen arabera baloratuko ditu eskaerak:
- 1. irizpidea:
Izangaien aurreko titulazioetako espediente akademikoak % 40ko pisua izango du. Espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko doktorego-ikasketetara sartzeko baldintza guztiak lortzeko egin diren ikasketa guztiak hartuko dira kontuan, baremo honen arabera: Nahikoa = 1. Oso ongi = 2. Bikain = 3. Ohorezko matrikula = 4.
- 2. irizpidea:
Izangaiaren lan eta/edo ikerketako esperientzia: % 30
- 3. irizpidea:
Elkarrizketa pertsonala programaren arduradunarekin edo horrek eskuordetutako pertsonarekin eta, beharrezkoa bada, batzorde akademikoko kideekin, lan-proposamenaren edukietan sakontzeko (% 30).