Inskripzioa eta matrikula

Doktorego Programa

Gastronomia Zientzietan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 4 urte (+1 urteko luzapena baimenduz gero).

Jarduera partzialean: 7 urte (+1 urteko luzapena baimenduz gero).

Campusa

Donostia - San Sebastián

Plazak

5 plaza

Hizkuntzak

Gaztelera, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

IZEN-EMATEA

Doktoretza programa egin nahi duten hautagaiek online izen-emate formularioa bete beharko dute izen-emate epe jakinetan.  

Ohiko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 15era.

Ezohiko epea: ekainaren 15etik irailaren 15era.

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

 

Europako Goi-mailako Hezkuntzako Espazioko (EEES) unibertsitateetan ikasketak egin dituzten ikasleak:

  • Nortasun-agiria.
  • Sarbidea ematen duten ikasketen ziurtagiri akademiko ofiziala.
  • Ikasketetarako sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskatu izanaren agiriaren fotokopia.
  • CVa.
  • Ingeleseko akreditazioa eta, gaztelania ama-hizkuntza ez duten ikasleen kasuan, baita gaztelaniako akreditazioa ere.
  • Motibazio-gutuna.
  • Tesi-proiektua (bi orrialde gehienez ere).

Ikasketak EEESko kide ez diren unibertsitateetan egin dituzten ikasleak:

  • EEESko ikasketak egin dituzten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta, gainera:
  • Eman zen herrialdean tituluak tituludunari doktorego batera sartzeko gaikuntza ematen diola ziurtatzen duen egiaztagiria.

MATRIKULA

Bi matrikula-aldi ezarri dira, doktorego-programa urtarrilean hasiko da:

Ohiko epea: uztailaren 1etik 15era.

Ezohiko epea: abenduaren 1etik 15era.

Unibertsitatea baino gehiago gara