Tutorea eta zuzendaria aldatzeko prozedura
Tutorea edota zuzendaria edota kozuzendaria aldatzeko prozedura
Tutore edota zuzendariaren esleipena egin ahal izango da hurrengo kasuetan:
- Batzorde akademikoak, doktoregaiari entzunda eta aurreko eskaera idazki batean argudiatuta, honen doktoretza-tesiaren tutorea, zuzendaria edo kozuzendaria aldatu ahal izango du, doktoretza egiten ari den edozein alditan, arrazoi justifikatuak egonez gero.
- Tutoreak, zuzendariak edo kozuzendariak idazki argudiatu baten bidez eskatuta. Honek, edo doktoregaiaren onarpena izan behar du edo DPBA-k, komenigarria dela ikusi behar du arrazoi justifikatuak daudelako. Aldez aurretik beti entzun behar zaio doktoregaiari.
- Konflikto edo ezinbesteko kasuan, DPBA-k, inplikatuak entzunda (tutorea, zuzendaria, kozuzendaria egongo balitz, doktoregaia) erabakia bere gain hartuko du.
DPBA-k gehiengo soilagatik erabakiko du (Doktorego-Programako Koordinatzailearen botoak berdinketak ebatziko ditu) eskatutako aldaketa egitea komeni den, zehaztasun guztiak atertu ondoren.