Tesi Zuzendariaren funtzioak
Tesiaren Zuzendaria
Zuzendariaren funtzioak hauek dira:
- Ikerketa Planaren diseinuan eta honen garapenaren jarraipenean lagundu eta bideratu, tutorearekin batera, bilera erregularrak planifikatuz doktoregaiarekin eta tutorearekin.
- Diseinatu, planifikatu eta gainbegiratu, tutorearekin koordinatuta, prestakuntza jardueren koherentzia eta egokitasuna, bi printzipio hauek zainduz.
- Doktoregaiari erraztu unibertsitateak dituen ekipo eta azpiegitura guztiak, ikerketa jardueren garapenerako.
- IPa urtero ebaluatu tutorearekin batera, txosten arrazoitu baten bidez.
- Ikaslea sustatu eta lagundu hurrengo ahalmenak lantzen: Ikerketarako, bakarkako lanerako eta informazioaren analisi kritikorako ahalmenak.
- Ikasleak bere ikerkuntzaren gaian sakon dezan bidea eman, arloan adituak diren aholkularitzaren bidez eta pare akademikoen interakzioaren bitartez.
- Tesiaren proiektutik eratorriko publikazio zientifikoak irakurri, zuzendu eta komentatu.
- Doktoregaiak, tesia defendatzeko baldintza akademiko-administratiboak eta prozesu osoari dagozkion epeak eta denbora mugak ezagutzen dituela ziurtatu.
- DBPA-k esleitutako beste batzuk.
Lehen deskribatutako funtzioak konpromiso dokumental batean jasotzen dira. Honek izen behar ditu unibertsitatearen, doktoregaiaren, tutorearen eta zuzendariaren sinadurak. Dokumentu honetan jasotzen dira ere, konfliktoak konpontzeko prozesura bat eta jabego intelektualari nahiz industrialari buruzko eskubideak islatzen dira. Beharrezkoa balitz, konfidentzialtasun protokoloa sinatu beharko litzateke beste dokumentu batean.