Helburuak eta konpetentziak
Konpetentziak
Tesia burutzerakoan Doktoregai batek lortu behar dituen konpetentziak , hurrengo markoek araututako konpetentziak, ahalmenak eta trebetasunak bermatuko ditu:
- 2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko konpetentziak.
- 2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege dekretuan ezarritako ahalmenak eta trebetasunak.
2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko konpetentziak.
- Ikerketa alor baten ulermen sistematikoa eta alor horrekin erlazionatutako trebetasunen eta ikerketa metodoen menderakuntza.
- Sorrera edo Ikerketa funtsezko prozesua, ulertzeko, diseinatu edo sortzeko, praktikan jartzeko edo gauzatzeko ahalmena.
- Ezagutzaren mugen hedapenean laguntzeko ahalmena, ikerketa orijinal baten bidez.
- Ideia berrien eta konplexuen analisi kritiko eta ebaluaziokoa egiteko ahalmena.
- Komunitate akademiko eta zientifikoarekin eta gizartearekin orokorrean komunikatzeko ahalmena euren ezagutza esparruei buruz, beren nazioarteko komunitate zientifikoan ohiko eran erabilitako moduetan eta hizkuntzetan.
- Aurrerapen zientifikoa, soziala, artistikoa edo kulturala sustatzeko gaitasuna, testuinguru akademiko eta profesionaletan, ezagutzan oinarritutako gizarte baten barruan.
2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritako ahalmenak eta trebetasunak.
- Informazio espezifiko gutxi dagoen lekuetan moldatzea.
- Bilatu erantzun behar diren funtzeszko galderak arazo konplexu bat konpontzeko.
- Diseinatu, sortu, garatu eta proiektu berri eta berritzaileei hasiera eman bere ezagutza esparruan.
- Lana egin taldeka nahiz modu autonomoan nazioarteko testuinguruan zein diziplina anitzekoan.
- Ezagutzak integratu, konplexutasunari aurre egin eta iritziak eman informazio mugaturekin.
- Konponbideen kritika eta defentsa intelektuala.