Mugikortasun programak

Doktorego Programa

Erakunde eta Gizarte Ekonomian Kudeaketa Aurreratua Doktorego Programa

Iarupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Plazak

7 plaza

Zer da mugikortasuna doktoretzan

Mugikortasuna Doktorego Programan, Mondragon Unibertsitatetik kanpoko nazioarteko erakunde batean doktoratu aurreko ikerketa-egonaldi bat egitean datza, tesiaren garapenaren faseetako bat osatzeko.
 
Nazioarteko egonaldiak, kasu guztietan, tesiaren zuzendariaren eta Doktorego Programaren Batzorde Akademikoaren aldez aurreko oniritzia izan beharko du.
 
Mugikortasuna amaitzean, ikasleak eskatu ahal izango du mugikortasuna jarduera espezifiko gisa onartzeko.
 
Doktoregoko ikasleentzako mugikortasunaren helburu espezifikoak hauek dira:
  • CV ikertzailea nazioartekotzea
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta ikaslearen eta bere taldearen ikerketa ingurunea aberastea
  • Ikertzaileen komunitatea sortzen laguntzea
  • Ikerketa-planean berariazko jarduerak aintzatestea 
  • Doktore-tituluan nazioarteko aipamena jasotzeko aukera izatea.

Nola formalizatu doktoregoko mugikortasuna (ikerketa-egonaldia)

Nazioarteko egonaldi horietan, ikasleak, bere zuzendariarekin edo doktorego-programako arduradunekin batera, zeregin aktiboa betetzen dute, egonaldirako destinoa bilatzea baitagokie (unibertsitateak, ikerketa-zentroak, etab.), bai eta aukeratutako destinoan egonaldia gainbegiratzeko oniritzia emango dion erreferentziako ikertzaile batekin harremanetan jartzea ere. 

Behin destinoa baieztatuta, doktorego-batzordeak doktoretza-ikaslea gidatu eta lagundu ahal izango du doktoretza-aurreko egonaldia formalizatzeko prozesuan eta finantzaketa-aukerak bilatzeko prozesuan.

Doktoretza nazioarteko aipamenarekin

Nazioarteko doktoretzaren aipamena 

Mondragon Unibertsitateko doktore tituluak nazioarteko aipamen bat jaso ahal izango du, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a. Doktore titulua lortzeko beharrezkoa den prestakuntza aldian, doktoregaiak gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egin izana Espainiatik kanpo, goi mailako irakaskuntza erakunde batean edo prestigiozko ikerketa zentro batean, ikasketak egiten edo ikerketa lanak egiten. Nazioarteko egonaldia eta jarduerak zuzendariak bermatu behar ditu, eta Doktoregoko Batzorde Akademikoak baimendu, eta doktoregoaren jardueren dokumentuari erantsiko zaizkio.

b. Doktorego-tesiaren zati bat, gutxienez laburpena eta ondorioak, bere jakintza arloko komunikazio zientifikorako ohiko hizkuntzetako batean idatzi eta aurkeztu izana, Espainiako edozein hizkuntza ofizial edo ko-ofizialetakoa ez den hizkuntza batean. Arau hori ez da aplikatuko egonaldiak, txostenak eta adituak gaztelaniaz hitz egiten den herrialde batetik datozenean.

c. Tesiaren berri gutxienez Goi Mailako Hezkuntzako erakunderen bateko edo espainiarrak ez diren ikerketa instituturen bateko bi doktorek eman izana.

d. Doktore titulua duen eta nazioarteko egonaldiaren arduraduna ez den goi-mailako hezkuntzako erakunderen bateko edo espainiarrak ez diren ikerketa-zentroren bateko aditu batek, gutxienez, tesia ebaluatu duen epaimahaian parte hartzea.


Ikerketa egonaldiaren iraupen-baldintzak, nazioarteko aipamenerako

Egonaldiak gutxienez hiru hilabeteko iraupena izan behar du: aldi bakarrean egin daiteke edo hainbat alditan zatitu daiteke, bakoitza hilabete bateko gutxieneko iraupenarekin.

Salbuespenezko baldintzak:

Salbuespen gisa, eta Covid-19aren pandemiaren ondorioz, Doktorego Programaren Batzorde Akademikoak (2020ko ekainaren 20an bildua) honako jakinarazpen hau onartu zuen doktore tituluaren Nazioarteko Aipamenerako eskatutako Ikerketa egonaldiei dagokienez:

Ikerketa egonaldi birtualak COVID-19aren krisialdian Nazioarteko Aipamena egiteko

Doktoregoko mugikortasunerako finantza laguntzak

Doktoratu aurreko egonaldia finantzatzeko hainbat modu daude; ohikoenak honako hauek dira:

a) Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko laguntza duten ikasleak. Laguntza horiek ikerketa-egonaldiak finantzatzeko poltsak izan ohi dituzte, eta dagokion erakundeak deitu eta kudeatzen ditu. Deialdi bakoitzaren oinarriak kontsultatu xehetasunak ezagutzeko.

b) Eramus + laguntzak, Fakultateko Nazioarteko Harremanen Koordinaziotik kudeatzen dira.

Erasmus + Programaren mugikortasunerako laguntzak Europar Batasunak finantzatzen ditu. Ziklo bakoitzeko 12 hilabete bete ditzakete (doktorego-ikasketen aldi osoa), eta egonaldi batean edo gehiagotan har daitezke.

Europar Batasunaren aldetik, Erasmus + bekak bateragarriak dira iturri beretik ez datozen mugikortasunerako beste laguntza osagarri batzuekin.

Doktoregaiek egindako nazioarteko egonaldiak

Doctoregaiak Egonaldia egiten den unibertsitatea Ikasturte akademikoa
Alma Yadira Bayona Arrieta Tecnológico de Monterrey-México 2018-19
Nerea Sánchez Urien Aalborg University- Aalborg, Denmark 2019-20
Jokin Bergara Eguren Università di Bologna- Italia 2021/22
Gorka Mendizabal Arrieta Ibis Lab- Università di Firenze- Italia 2021/22
Maider Elorza Iturbe Universidad de Malta 2022/23
Jokin Bergara Eguren Universidad de Toronto-Canadá 2022/23
Mario Andrés Manzi Puertas Santa Clara University-School of Engineering- Frugal Innovation Hub-San José-California-USA 2023/24

Nazioarteko ikasle bisitariak Enpresagintza Fakultatean 

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak beste unibertsitate batzuetako doktoregoko ikasleak hartzen ditu, ikerketa egonaldi bat egin dezaten.

Mondragon Unibertsitatean ikasi nahi duten ikasleek administrazio-formalitate jakin batzuk izan beharko dituzte, ikaslearen jatorrizko herrialdearen arabera desberdinak direnak. Formalitate horiek aldez aurretik bisatua, egoitza-txartela, mediku-asegurua eta istripu-asegurua eta erantzukizun zibila lortzeari buruzkoak dira.

Egonaldi bat eskatzeko, eskaera bat egin beharko zaio Doktorego Programaren Batzordeari, eta, bertan, motibazio-gutun bat, CVa eta eskatzaileak egin nahi dituen ikerketa jardueren proposamena jaso beharko dira.

Hitzarmen Erlazioa

Enpresagintzak hitzarmenak ditu hurrengo unibertsitateekin gure ikasleek beren egonaldiak egiteko:

Unibertsitatea baino gehiago gara