Ebaluazio programa eta txostenak
Erakunde honetako kudeaketa sistemaren organo arduraduna Enpresagintza Fakultateko Kalitate Batzordea da, honako hauek osatua:
- Dekanoa
- Pertsonen Garapenerako eta Kudeaketa Ereduaren koordinatzailea
- Kudeaketarako talentuaren koordinatzailea
- Ekintzailetzako koordinatzailea - Mondragon Team Academy
- Ikerketaren eta Ezagutzaren Transferentzia koordinatzailea
- Idazkari akademikoa
- Kalitate teknikaria
- Ikaslea.
SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA
Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.
Arrazoi hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.
VERIFICA
Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.
ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.
MONITOR
Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.
MODIFICA
Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.
ACREDITA
Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.
DOCENTIA
Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.