Inskripzioa eta matrikula
Inskripzioak
Noiz egin daiteke?
- Epe Arrunta: 2024ko maiatzaren 13tik 17ra.
- Ezohiko Epea: 2024ko ekainaren 3tik 7ra
Eskaerak aukezteko lekua eta era
Ikasleek doktoretza programan inskripzio/onarpena bi modutan eskatu dezakete:
- Online: unibertsitatearen webgunearen bitartez, esteka honen bidez: Inskripzioa.
- Modu presentzialean: MONDRAGON UNIBERTSITATEko Enpresagintza Fakultatean.
Inskripzio eskaera burutu ahal izateko ezinbestekoa da NANa erantsi edo aurkeztea.
Dokumentazio Osagarria
- Aurretik egindako kurtsoen egiaztagiria, baita curriculum vitae eta ingelesaren mailaren akreditazioa ere (dokumentazio bidali Rosa Igarza-ri, rigarza@mondragon.edu).
Aukeraketa
Behin inskripzioa eginda, Doktoretza Programaren koordinatzailea ikaslearekin harremanetan jarriko da matrikulazio prozesua azaltzeko.
Matrikula
- Epe Arrunta: 2024ko uztailaren 8tik 12ra.
- Ezohiko Epea: plaza libreak egongo balira, matrikula epea irekiko da
Dokumentazioa
Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko Unibertsitateetan aurretiko ikasketak dituzten ikasleek:
- NAN-aren fotokopia edo baliokidea.
- Argazki bat.
- Sarbidea ematen duten ikasketen egiaztagiri akademiko ofiziala.
- Ikasketei sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskaeraren frogagiriaren fotokopia.
Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrukoak ez diren Unibertsitateetan aurretiko ikasketak dituzten ikasleek:
- Europako Esparruko unibertsitateetako ikasleen dokumentazio berdina, gehi:
- Aurretiko titulazioak atera zen herrialdean doktoretza egiteko ahalbidetzen duela egiaztagiria. Dokumentu hau, 3 eta 4 puntuetako dokumentuekin batera, legeztatu egon behar dira bide diplomatikotik.
Kontaktua.
Enpresagintza Fakultatea
Ibarra zelaia, 2 20560 Oñati, Gipuzkoa
Tel.: 943718009
Fax.: 943718162
Harremanetarako pertsona: Rosa Igarza
Telefonoa: 943718009
e-maila: rigarza@mondragon.edu