Zerk bereizten gaituen?
Zerk Bereintzen Gaituen?
Mondragon Unibertsitatea orokorrean eta Enpresagintza partikularrean, ikerkuntzan eta lankidetza-transferentzian oinarritutako eredua jarraitzearen alde dago. Ikerketa eredu honek duen etorkizun ikuspegia, ezagutzaren gizartearen garapenerantz bideratzen da, baina era berean, sortutako ezagutza aplikagarria izatea nahi du eta enpresen nahiz erakundeen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko konpromisoa dauka. Doktoretza programa honek sustatzen dituen doktoretza tesiak, gizartearen eta erakundeen gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten diete. Tesi hauen garapena, gure ikerkuntza gunean sortutako ezagutzaren bitartez lortu nahi da.