Tesi zuzendaria
DPan Ikasle Bakoitzari Esleitutako Tutorea
Adierazi den moduan, Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak (DPBA), doktoregaia onartzeko ematen duen erabakian, programan onartutako doktoregaiei esleitutako tutoreak ere jakinaraziko ditu. Tutorea ikerketa lanetan eskarmentu egiaztatua duen doktore bat izango da, eta honako eginkizun hauek izango ditu:
- Zuzendariarekin koordinatuta, Jardueren Dokumentu Pertsonalizatua diseinatu eta planifikatu eta haren koherentzia eta egokitasuna ikuskatzea.
- Aldian-aldian prestakuntza jardueren jarraipena egitea, zuzendariarekin batera –arrazoitutako txostenaren bidez–, eta doktoregaiari laguntzea bere Ikerketa Plana identifikatzen eta diseinatzen, eta ondorengo planean gehitutako hobekuntza eta zehaztapenak zein xehetasunak bermatzea –egokitzat joz gero–.
- Doktoregaiaren eta DPBAren arteko elkarreragina zaintzea.
- Ikaslearen lan plan orokorrean planteatutako helburu eta jomugak lortzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzen laguntzea.
- Ziurtatzea doktoregaiak DParen Gida Akademiko-administratiboa eta tesia aurkeztu eta irakurtzeko araudia ezagutzen dituela eta badakiela gehienez zenbat denbora daukan tesia garatzeko.
- DPBAk esleitzen dizkion beste guztiak.
Tesiaren Zuzendaria Edota Zuzendarikidea
Era berean, doktoregaia onartzeko erabakian tesi zuzendari bat esleituko zaio doktoregaiari. Zuzendaria tutorea bera izan daiteke edo ez, baina ikerketa lanetan eskarmentu egiaztatua duen doktorea izango da.
Honako eginkizun hauek izango ditu:
- Ikerketa Planaren diseinua eta bere garapenaren jarraipena egiten laguntzea eta lan hori gidatzea, tutorearekin batera, aldian-aldian doktoregaiarekin eta tutorearekin bilerak planifikatuta.
- Tutorearekin koordinatuta, prestakuntza jarduerak diseinatu eta planifikatzea eta haien koherentzia eta egokitasuna ikuskatzea, bi printzipio horiek zainduta.
- Doktoregaiari ikerketa jarduerak garatzeko unibertsitateak eskuragai jarriko dizkion ekipamendu eta azpiegitura guztiak eskuratzen laguntzea.
- Urtero, tutorearekin batera IP ebaluatzea eta horren gainean arrazoitutako txostena egitea.
- Ikasleari lagundu eta babesa ematea ikertu, bakarrik lan egin eta informazioa modu kritikoan aztertzeko duen gaitasunak garatu ditzan.
- Ikasleari ikerketarako aukeratu duen gaian sakontzen laguntzea, ikerketa arloan adituak diren pertsonek aholkatuta eta pare akademikoekin elkarreraginean arituta.
- Tesi proiektutik ateratako EKARPEN zientifikoak irakurri, zuzendu eta iruzkintzea.
- Ziurtatzea doktoregaiak badakiela zer baldintza akademiko-administratibo bete behar dituen tesiaren defentsarako, baita prozesu osoaren epea eta denbora mugak ere.
- DPBAk esleitzen dizkion beste guztiak.
Azaldutako eginkizun horiek konpromisozko dokumentu batean jasoko dira, unibertsitateak, doktoregaiak, tutoreak eta zuzendariak izenpetuta, eta dokumentu horretan gatazkak konpontzeko prozedura bat ere jasoko da, jabetza intelektual eta industrialari buruzko eskubideekin batera. Beharrezkoa izanez gero, konfidentzialtasuneko protokoloa ere izenpetuko da beste dokumentu batean, aparte.