Helburuak eta konpetentziak
Konpetentziak
Programaren helburua da doktoregaiak konpetentzia jakin batzuk garatzea prestakuntza-prozesuan zehar:
- Proiektuak diseinatu, sortu, garatu eta abiaraztea hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzearen arloan.
- Irtenbideen kritika eta defentsa intelektuala egitea hezkuntza-arloan.
- Metodologia kuantitatibo eta kualitatiborako estrategiak menperatzea, ikerketa-proiektuak berrikuntza eta esku-hartze didaktikoan dituen beharren arabera.
- Talde-lanean zein bakarka aritzea nazioarteko testuinguruan edota diziplinartekoan.
- Erakustea gai direla ikertzeko ardura sozialez eta zintzotasun zientifikoz.
- Modu eraginkorrean komunikatzea. Informazioa bilatu, erabili, transmititu eta/edo sortzea, dagoeneko beste iturri batzuetan dagoena eskuratu, kontrastatu eta landuta. Dokumentazioa sortzea, eta orobat, egiteko moduak, eta harreman on eta eraginkorrak, egin beharreko lanetan.
- Ikasten ikastea. Aurretik lortutako ezagutza eta estrategiak aplikatzea gauza berriak ikasteko; horrekin batera, ezagutza lortzeko eta garatzeko testuinguru eta prozedura egokienei buruz hausnartzea bizi dituzten egoera guztietan, eta ezagutze horiek egoera berrietara eramatea.