Ebaluazio programa eta txostenak
SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA
EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.
Arrazoi honegatik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.
VERIFICA
Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.
ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.
MONITOR
Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.
ACREDITA
Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.
DOCENTIA
Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.