Tesi zuzedaria

Doktorego Programa

Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Eskoriatza

Plazak

14 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1220190, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Ikasle bakoitzari esleitutako DP tutorea

Adierazi denez, doktorego-programaren batzorde akademikoak (DPBA), doktoregaia onartzeko erabakian, programan onartutako doktoregaien tutoreen izendapena ere jasoko du. Tutorea ikerketan esperientzia egiaztatua duen doktore bat izango da, eta honako egiteko hauek izango ditu:

  • Jarduera-dokumentu pertsonalizatuaren koherentzia eta egokitasuna diseinatzea, planifikatzea eta gainbegiratzea, zuzendariarekin koordinatuta.
  • Txosten arrazoitu baten bidez, prestakuntza-jardueren aldizkako jarraipena egitea, zuzendariarekin batera; doktoregaiari bere ikerketa-proiektua identifikatzen eta diseinatzen laguntzea eta, egokiak iruditzen bazaizkio, ondoren egindako hobekuntza, xehetasun eta zehaztapenei oniritzia ematea.
  • Doktoregaiak DPBArekin duen interakzioa zaintzea.
  • Ikaslearen lan-plan orokorrean ezarritako helburuak lortzeko beharrezko azpiegitura ikaslearen eskura jartzea.
  • Doktoregaiak DParen gida akademiko-administratiboa ezagutzen duela bermatzea, bai eta tesia aurkeztu eta irakurtzeko araudia ere, eta tesia garatzeko eskura dituen gehieneko epeak ere.
  • DPBAk esleitzen dion beste edozein.

Tesiaren zuzendaria eta/edo zuzendarikidea

Doktoregaia onartzeko erabakian, tesi-zuzendari bat ere esleituko zaio. Tutorea bera izan daiteke zuzendaria, edo beste pertsona bat. Edonola ere, ikerketan esperientzia egiaztatua duen doktore bat izango da. Honako zeregin hauek ditu:

  • Tutoretza eta orientazioa ematea ikerketa-planaren diseinuaren eta jarraipenaren alorrean, tutorearekin batera, doktoregaiarekin eta tutorearekin bilerak modu erregularrean planifikatuz.
  • Prestakuntza-jardueren koherentzia eta egokitasuna diseinatzea, planifikatzea eta gainbegiratzea, tutorearekin koordinatuta eta bi printzipio horiek errespetatzen direla zainduta.
  • Doktoregaiaren esku jartzea unibertsitateak doktoregaiari bere ikerketa-jarduerak egiteko eskaintzen dizkion ekipamendu eta azpiegitura guztiak.
  • Txosten arrazoitu bidez, urtero ebaluatzea ikerketa-proiektua, tutorearekin batera.
  • Ikasleari babesa eta laguntza ematea, ikertzeko gaitasun propioa gara dezan, bai eta modu independentean lan egiteko eta informazioaren analisi kritikoa egiteko gaitasuna ere.
  • Ikasleak bere ikerketarako hautatutako gaian sakondu dezan sustatzea, gai horretako adituen aholkuak baliatuz eta berdin akademikoekin interakzioan arituz.
  • Tesi-proiektuaren ondoriozko EKARPEN zientifikoak irakurtzea, zuzentzea eta iruzkintzea.
  • Doktoregaiak tesia defendatzeko beharrezko baldintza akademiko-administratiboak ezagutzen dituela bermatzea, bai eta prozesu guztiaren epe eta denbora-mugak ere.
  • DPBAk esleitzen dion beste edozein.

Deskribatutako funtzio horiek idatzizko konpromiso batean jasoko dira, zeina unibertsitateak, doktoregaiak, tutoreak eta zuzendariak sinatuko baitute. Dokumentu horretan, gainera, gatazkak ebazteko sistema bat jasoko da eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko xedapenak txertatuko dira. Beharrezkoa balitz, konfidentzialtasun-protokoloa sinatuko da dokumentu bereizi batean.

Unibertsitatea baino gehiago gara