Berriak
Mondragon unibertsitatea ere Mugiment egitasmoaren sustatzaile
Mondragon unibertsitatea ere Mugiment egitasmoaren sustatzaile
Mondragon Unibertsitateak bat egin du mugiment sustatzaileen zerrendarekin
Mugiment egitasmoa, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen proiektua da, eta gizarte aktiboagoa lortzea du helburu. Horretarako, jarduera fisikoaren praktika areagotzen duten eta sedentarismoa gutxitzera bideratuta dauden ekimenak bultzatzen ditu.
Horrexegatik, hain zuzen ere, Mondragon unibertsitateko Kirol Zerbitzuak animatu nahi zaituzte, orain arte bezala, unibertsitateko ikasle zein langileok, jarduera fisiko eta kirol praktika osasuntsuak diren ekintzetan parte hartzera. Horrela, denon artean, gizarte aktiboago bat lortzen lagunduz.