Berriak

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak 2.postua lortu du Euskal Herriko Euskarazko Eztabaida Txapelketan

XI. Euskarazko Unibertsitate Eztabaida Liga

Mondragon Unibertsitateak 2.postua lortu du Euskal Herriko Euskarazko Eztabaida Txapelketan

Mondragon Unibertsitateko taldea osatu dute Idoia Ibarboure, Maialen Montoya, June Aldamizetxebarria, Unai Lopez , Iraide Martin eta Enara Mateosek.

2024·12·02

$titulo.getData()


Pasa den ostiralean, azaroak 29, Gasteizen, Legebiltzarreko egoitzan, Unibertsitate arteko Euskarazko Eztabaidaren hamaikagarren Liga antolatu zen. Nafarroako Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak parte hartu zuten, azken horrek bigarren postua lortu du aurten.  

Mondragon Unibertsitatearen aldetik taldea osatu zuten hurrengo ikasleek: Idoia Ibarboure eta Enara Mateos (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza – myGADE ), Maialen Montoya, June Aldamizetxebarria eta Iraide Martín (Humanitate Digital Globalak – HDG) eta Unai López (Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa)

Hamaikagarren edizioan, hurrengo galderari buruz eztabaidatu zuten ikasleek: Aurrerapen Teknologikoek ingurumen arazoak konpontzeko gai izango ahal dira?

Zorionak Guztioi!