Berriak
Exoeskeleto inguruko jaurdunaldia GOGOA Mobility Robotsen eskutik
Exoeskeleto inguruko jaurdunaldia GOGOA Mobility Robotsen eskutik
Ingeniaritza biomedikoko hirugarren mailako ikasleek jardunaldia izan dute GOGOA Mobility Robots-eko Maite Molinuevo eta Miguel Aguilarrekin. Miguelek exoeskeleto industrial motak azaldu ditu, eta postura kritikoetan lan egitean lesio muskuloeskeletikoak saihesteko elementu hauen gaitasunaren berri eman du.
Bestalde, Maitek exoeskeletoek lesio neuronalen errehabilitazioan duten potentziala azaldu du, eta plastikotasun neuronalaren garrantzia azpimarratu du. Jardunaldian, gelan landutako kontzeptuen alderdi praktikoak ikusi dira, hala nola, giza fisiologia eta makina eta elementu mekanikoak.